Alzheimerraren aurkako lehenengo txertoa sortu dute
Espainiako zientzialari talde batek alzheimerraren aurkako lehenengo txertoa sortu du. Gaixotasunari aurrea hartzeko eta alzheimerraren ondorioak murrizteko balio izango du, gaur Ramon Cacabelos medikuak iragarri duenez.
EB-101 txertoa arratoietan probatu dute, eta Estatu Batuetan ekoitzi ahal izateko patentea lortu dute dagoeneko. Zientzialari talde horrek AEBetan egingo ditu aurreneko ikerketak gizakiekin.
Ikertzaileek hiru edo lau hilabete barru ekingo diete entsegu horiei. Sei edo zortzi urte behar izango dituzte ondorioak lortzeko, AEBetako Gobernuak egindako eskaeren arabera.
Oraingoz, arratoietan egindako saioen arabera, gaixoen bizi-itxaropena bikoizteko erabili ahal izango da txertoa (egun, hiru eta zortzi urte artean bizi dira).
Hala ere, gaixoen bizi-itxaropena handitzea ez da ikertzaileen helburu nagusia, gaixoen bizi baldintzak hobetzea eta bizimodu duinagoa ematea baizik. Munduan 25 milioi pertsonari eragiten die alzheimerrak; horietatik 1,3 milioi, Espainian. Urtean 150.000 kasu berri agertzen dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko