Hernia diskala larriagotu zaio erregeari
Erregeak urteko azterketa medikoa izan du, eta medikuak bere egoera orokorra ontzat eman dute, nahiz eta hernia diskala larriagotu egin zaiola ikusi. Horren azterketa abian da.
Errege-Etxeak azterketa horren berri eman du bere web orrialdean jarritako ohar baten bidez. Dirudienez, bi egunetan egin zioten azterketa, lehenengoa otsailaren 9an izan zen, eta, bigarrena, gaur, Quiron eta San Jose kliniketan, Madrilen.
Juan Carlosek hainbat adituren froga jakin batzuk egin ditu, aurreko urteetan bezala.
"Azterketa amaituta, emaitzak onak izan dira. Halere, bizkarrezurrean hernia diskala larriagotu egin zaiola ikusi da, eta aztertzen ari gara, tratamendurik egokiena jartzeko", irakur daiteke Miguel Fernandez Tapia-Ruano Errege Etxeko mediku zerbitzuko buruak sinatutako oharrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon