Benedikto XVI.a aita santu emeritu da dagoeneko
Benedikto XVI.aren aitasantutza bukatu egin da ostegun honetan, eta Aulkia hutsik dago Eliza Katolikoan.
''Gaur arratsaldeko zortzietatik aurrera ez naiz Eliza Katolikoaren aita santua izango, bizitzako azken etapa hasten duen erromes bat baizik'', esan du Benedikto XVI.ak Castel Gandolfon, aita santu moduan egin duen azken ekitaldian.
Ratzingerrek otsailaren 28an, 20:00etan, egin dio uko aita santua izateari, Vatikanoa utzi eta helikopteroz bere bizileku berrira joan ostean. Ordu horretan, jauregi apostolikoko ate guztiak itxi dituzte eta Suitzako Guardia erretiratu egin da. Era horretan, Benedikto XVI.aren aitasantutza amaitu da, eta Eliza Katolikoa Aulki Hutsa deritzon aldian sartu da. Gaur bertan iragarri dutenez, konklabea prestatzeko kardinalen lehen bilera martxoaren 4an izango da.
Hainbat hilabetez bere bizilekua izango den jauregian egin duen azken ekitaldi publikoan, aita santua balkoira irten da eta bertan itxaroten ari ziren milaka fededun agurtu ditu.
''Oso harro nago zuekin egoteaz; zuen sinpatia eskertzen dizuet, baita zuen laguntasuna ere'', esan du txalo zaparrada baten artean, "gora aita santua" eta "Benedikto, Benedikto" oihuak entzuten ziren bitartean.
''Gaur arratsaldeko zortzietatik aurrera ez naiz Eliza Katolikoaren aita santua izango, bizitzako azken etapa hasten duen erromes bat baizik, lurralde honetan bere erromesaldiko azken aroa hasten duena", azaldu du. Halaber, lapsus linguae (hizkuntzena) txiki bat izan du, italieraz hitz egitean, inprobisatuz.
Benedikto XVI.ak esan du lanean jarraitu nahi duela "bihotzez, nire maitasunarekin, otoitzekin eta hausnarketekin, Elizaren onuragatik eta gizartearengatik.
Kanpai hotsak agur esan eta ongietorria emateko
Kanpai hotsek hartu dute Benedikto XVI.a Castel Gandolfora heltzean, baina ez dira eguneko kanpai-hots bakarrak izan. Izan ere, Vatikanoa utzi eta helikopteroa aireratu denean, Erroma osoko kanpaiek jo dute.
Agurra Vatikanoan eta bidaia helikopteroz
17:00etan, Benedikto XVI.ak Vatikanoa utzi eta helikopteroan egin du bidaia Castel Gandolfora. Aurretik, bere apartamentua utzi eta ingurukoei agur esan die. Suitzako Guardiak patioan harrera egin dio Benedikto XVI.ari, eta, ondoren, autoan joan da helikopterora.
Vatikanoa utzi aurretik, jarraitzaileen maitasuna eta gertutasuna eskertu ditu Benedikto XVI.ak bere azken txioan, Twitterreko @Pontifex kontuan.
Datorren aita santuari "errespetatzea eta obeditzea" promestu du
"Aita santu berriari baldintzarik gabe errespetatzea eta obeditzea promesten dut", esan du gaur goizean Benedikto XVI.ak, Vaticanoan agurtu zuten kardinalen aurrean.
Agur esatean, Kardinalen Kolegioari orkestra harmoniatsu moduan lan egitea eskatu dio, eta kardinalek "esker ona" erakutsi diote Benedikto XVI.ari aita santu moduan eman dituen zortzi urteengatik eta denbora horretan eman duen "ereduagatik".
Bizitza berria
Datozen hilabeteetan, Casten Gandolfo izango da Benedikto XVI.aren bizileku berria. Geroago, Mater Ecclesiae izena duen klausurako mojen monasterio batera pasatuko da, Vaticanoaren barruan.
Dagoeneko, Benedikto XVI.a aita santu emeritu izatera pasatu da. Zuriz janzten jarraituko du, baina aita santuek eraman ohi duten zamau gorri txikia gabe. Halaber, bere zapata gorriak Mexikon oparitu zizkioten marroiengatik aldatuko ditu.
Benedikto XVI.aren Arrantzale eraztuna ez da guztiz apurtuko, "ezeztatu" baizik, hau da, marra edo gurutze batekin urratuko dute, "erabilgaitza" izateko, Federico Lombarci Vaticanoko bozeramaileak esan duenez. Benedikto XVI.aren Vaticanoko etxebizitza zigilatu egin dute.
Hasi da Aulki Hutsa
Dagoeneko Aulkia hutsik dago, hau da, aita santu batek zereginari uko egiten dionetik edo hil egiten den unetik ondorengoa aukeratu arte igarotzen den epea abian da.
Zuzenbide kanonikoaren arabera, aita santu berria aukeratzeko konklabea Aulki Hutsa hasi eta 15-20 egunera hasi behar da, baina Benedikto XVI.ak motu propio bat publikatu du, kardinalei konklabea aurreratzeko baimena emateko.
Gaur bertan iragarri dutenez, konklabea prestatzeko kardinalen lehen bilera martxoaren 4an izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Getxon, ustez bikotekidea larri zauritzeagatik
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.