Joan, Gregorio eta Benedikto, izen hautatuenak Eliza gobernatzeko
Jean Louis Tauran kardinal protodiakonoak Eliza Katolikoaren 266. aita santuaren izena jakinaraziko du Habemus Papam formularen bidez. Hala, qui sibi nomen imposuit N (N izena hartu duena) esatean, aita santu berriaren izena ezagutuko da, 2005eko apirilaren 19an Jorge Medina Estevez garaiko kardinal protodiakonoak Benedikto XVI.aren izendapena aditzera eman zuen bezala.
Aita santuek Eliza katolikoaren agintari gorena izateko izena aukeratu dezakete askatasun osoz: aurreko aita santu batena, mirespenezko santu batena edo norberarena latinez.
Joseph Ratzingerrek, 2005ean aita santu izendatu zutenean, Benedikto XVI.a izatea erabaki zuen omenaldi bikoitza egiteko.
Alde batetik, aurrekoa aukeratu zuen, Benedikto XV, Lehen Mundu Gerrak eragindako garai zailetan Eliza gidatu zuelako. Bakearen profetatzat hartu zuten, eta gerra saihesteko ahaleginak egin zituen, baina ez zuen lortu.
Bestalde, izen horrek San Benedikto Nursiakoa "mendebaldeko monakotzarren Patriarka" gogora ekartzen du, Europako patroia dena, Zirilo eta Metodio santuekin batera.
Aipatu santua asko miresten dute Alemanian, eta Bavarian batez ere, Ratzingerren sorterria.
Joan Paulo II.ak (Karol Wojtyla), 1978 eta 2005 bitartean izan zen aita santua eta aurrekoaren izena aukeratu zuen, Joan Paulo I. Hori 1978an aukeratu zuten, eta historian izen bikoitza aukeratu zuen lehena izan zen, Joan XXIII eta Paulo VI aurrekoen izenak elkartuz.
Joan XXIII.aren kasuan (Giuseppe Roncali), 1953 eta 1963 urte artean izan zen aita santua, eta Elizaren agintari izateko aitaren izena aukeratu zuen. Hala, zenbakia erantsi zion izenari (XXIII), aurrekoa Joan XXII aita santu frantsesa izan baitzen (1316-1334).
Nondik dator ohitura hori?
Tradizioz, aita santuek euren bataiozko izena mantentzen zuten, baina, 996an, Bruno Karintiakoa (996-999) aita santu izendatu zutenean bere izenari uko egin eta Gregorio V izena hartu zuen. Ordutik aurrera, aita santu guztiek izena aldatzeko ohitura hartu dute aitasantutza hasterakoan.
X. mendera arte, salbuespen batzuk egon ziren eta hainbat aita santuk bataiozko izena aldatu zuten arrazoi ezberdinengatik. Merkurioren kasuan, adibidez, Joan II (533-535) izena hartu zuen zeregina hasi zuenean. Izan ere, ez zuen aulki santuan jainko pagano baten izena eraman nahi izan.
Historian zehar, aita santuek 81 izen hartu dituzte. Eliza katolikoaren agintari gorena izateko gehien aukeratutakoa Joan izan da, 23 alditan aukeratuta; hurrengoak Gregorio eta Benedikto izan dira (16); Klemente (14); eta Inozentzio (13). San Petriren errespetuz, aita santuek ez dira ausartu izen hori aukeratzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango da aurtengo EITB Maratoiaren gaia
EITBk, BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du kausa. Urtero bezala, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta sentsibilizazioa.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Getxon, ustez bikotekidea larri zauritzeagatik
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.