Bilborako sarrera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artxandako tuneletako Bilboko sarrera itxita egongo da lau astez

Luizi batek Bilborako noranzkoan doan errepidea moztu du, hala ere, Bilbotik Txorierrira joateko errepidea zabalik dago.
Luizia Artxandako tuneletan izan da. Argazkia:EFE.
Luizia Artxandako tuneletan izan da. Argazkia:EFE.

Bilbora sartzeko Artxandako Txorierri-Ugasko tunela hiruzpalau astez egongo da itxita, astelehenean izandako lur-jauzia dela eta, Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaileak jakinarazi duenez.

Gobernu Foralaren Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan, Rementeriak esan du luizia gertatu ostean tokira bertaratu zela eta, adierazi duenez,  "egoera nahiko zalapartatsua da, haitz guztiak errepidean daudelako".

Dagoeneko makinak tokian daude lanean, tunela konpontzeko lanetan dauden beharginen segurtasuna bermatzeko, jakinarazi du bozeramaileak.

Egoera "zaila" dela adierazi du Rementeriak, hori dela eta, "hiruzpalau aste beharko dira segurtasun eta garbiketa lanak egiteko, eta hegala zein mendoitza egonkortzeko".

Artxandako tunelek Bilboko hirigunea eta Txorierri lotzen dute.

Luiziak Bilborako noranzkoan doan errepidea moztu zuen, hala ere, Bilbotik Txorierrira joateko errepidea zabalik dago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X