Lehen angelusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantzisko aita santua: 'Jainkoa ez da gizakiari barkatzeaz nekatzen'

Dozenaka mila pertsona elkartu dira San Pedro plazan aita santu berriaren lehen angelusa entzuteko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Txalo artean hartu dute Frantzisko aita santua lehenbiziko Angelusean

Frantzisko aita santuak bere lehen angelusa errezatu du igande honetan, eta San Pedro plazan bildutako fededunei mezu hau igorri die: "Jainkoa ez da gizakiari barkatzeaz nekatzen, eta Jainkoa existituko ez balitz, ez legoke mundurik". Gaineratu duenez, gizakia nekatzen da Jainkoari barkamena eskatzeaz.

Dozenaka mila lagun elkartu dira Erromako San Pedro plazan Frantzisko aita santu berriaren lehen angelusa entzuteko. Leihoaren azpian, errezel bat ikus zitekeen zintzilik, eta aita santuak agintaldiko bere armarria aukeratzen duen bitartean errezel hori izango da ikusgai. Angelusa entzutera bertaratu direnen artean hainbat herrialdetako fededunak zeuden, tartean, argentinarrak eta latinoamerikarrak.

Fededunen aurrean Jainkoaren errukia eta pazientzia azpimarratu du. Horren ustez, "errukiak mundua aldatzen du: beroagoa eta justuagoa egiten du.

Frantzisko izena aukeratzearen zergatia azaldu die fededunei. Esan duenez, Frantzisko Asiskoa Italiako zaindariaren ohoretan hartu du izen hori. Horrela, Italiarekin lotura estuagoa izango omen du.

Bestalde, goizean goiz meza eman du aita santu berriak Santa Ana elizan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X