Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

60 urteko bikote bat atxilotu dute Balmasedan lapurreta egotzita

Bikoteak sukaldeko tresneria eta arropa, besteak beste, lapurtu zuen hutsik zegoen etxebizitza batean. Ertzaintzak indarrez egindako lapurreta leporatu die.

Ertzaintzak 60 urteko gizonezko bat eta 62 urteko emakumezko bat atxilotu ditu larunbat honetan Balmasedan (Bizkaia), etxebizitza batean lapurtzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, jazoera larunbat arratsalde honetan izan da.

Bikoteak hutsik ohi dagoen etxebizitza bateko leihoa indarrez zabaldu du, eta bertan sartu da. Ondoren, hainbat objektu hartu ditu, tartean, sukaldeko tresneria, berogailu bat, butano plaka bat, arropa eta haurrentzako hainbat bizikleta, eta furgoneta batean sartu ditu.

Abisua jaso ostean, Ertzaintzak hainbat kontrol jarri ditu errepidetan eta, azkenean, bikotearen ibilgailua aurkitu du BI-636 errepidean, Alonsotegi parean.

Bidaiariak identifikatu ostean, ibilgailuaren barnean zeuden objektuak atzeman ditu, eta bikotea bertan atxilotu du. Ondoren, Ertzain-etxera eraman dituzte eta indarrez egindako lapurreta leporatu diete.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X