Ondarroakoa da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

30 kiloko marrazo batek besoan kosk egin dio arrantzale bati

18:00 - 20:00
30 kiloko marrazo batek besoan kosk egin dio arrantzale bati
Zortzi puntu eman behar izan dizkiote biktimari, baina bere osasun egoera ona da. Helikopteroan eraman behar izan zuten ospitalera. Ondarroan berarekin egoteko aukera izan dugu gaur goizean bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

Pacto Vasco de Salud Osasun Itunaren mahaia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oposizioak salatu du Euskadiko Osasun Itunaren balantzea "marketin hutsa" dela

EH Bilduk, PPk eta Sumarrek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Osasun Itunaren betetze mailari buruz egindako balantzea "marketin-ariketa” hutsa da, eta Osakidetzan bizi den "errealitatetik oso urrun" dago. Halaber, Euskal Osasun Zerbitzuan dauden arazoak konpontzeko "balio ez" duela aurpegiratu dute, eta, era berean, ituna euskal osasun-sistema "erortzen uzteko koartada" bat dela deitoratu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat atxilotu dute neska adingabe bati sexu erasoa egiteagatik, Arabako Aldundiaren tutoretzapekoa bera

Biktimak orain atxilotuta dagoen mutilarekin sexu-harremanak izateari uko egin zion, eta orduan egin zion sexu-erasoa. Joan den igandean, apirilaren 5ean, lagun batekin aisialdian zegoela ezagutu zuen mutila. Hezitzaileetako bati gertatutakoa kontatu ondoren, neskari osasun-zentro batera laguntzeko protokoloak aktibatu ziren, eta ustezko erasotzailearen aurkako salaketa jarri zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X