Tragedia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santiagoko istripuak 226 kaltetu utzi ditu, epaitegiaren arabera

Horietatik 79 hildakoak dira eta 147, berriz, zaurituak.
tren istripua santiago efe
tren istripua santiago efe

Santiagoko tren istripuaren ondorioz sortutako krisi batzordea astelehen honetan bildu da, eta Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak tren istripuaren biktimei arreta handiagoa emateko neurriak onartu dituzte.

Halaber, istripuak utzitako kaltetuen behin betiko zenbatekoaren berri eman dute gaur. Epaitegiaren arabera, tragediak 226 kaltetu utzi ditu: 79 hildako eta 147 zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X