Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun bat hil da Amurrion, gidatzen zuen autoa ibaira erorita

Urduñako (Bizkaia) 37 urteko gizonezkoa da hildakoa. Ezbeharra 19:30 inguruan jazo da A-625 errepidea. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, ibilgailua ibaira erori da.

Pertsona bat hil da gaur arratsaldean Amurrion, gidatzen zuen ibilgailua Nerbioi ibaira erori ostean, Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez. Urduñako (Bizkaia) 37 urteko gizonezkoa da hildakoa, iturri horien arabera.

Ezbeharra 19:30 inguruan gertatu da, Amurrioko Saratxo auzoan, A-625 errepidean, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.

Anbulantzia bat bertaratu da istripuaren tokira, baina ordurako gidaria hilda zegoen.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X