Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau lagun zauritu dira Andoainen, furgoneta bat iraulita

Goizeko 07:30 aldera gertatu da istripua. Frantziako matrikuladun ibilgailua bidetik atera eta irauli egin da.

Lau pertsona zauritu dira gaur, Andoainen, N-1 errepidean, furgoneta bat iraulita. Zauritutako lau lagunak furgonetan zihoazen.

Goizeko 07:30 aldera gertatu da istripua. Frantziako matrikuladun ibilgailua bidetik atera eta irauli egin da. Ertzaintzak jakitera eman duenez, errepide bazterrean geratu da furgoneta, eta beraz,  ez du aparteko arazorik eragin ibilgailuen joan-etorrian. Ez da ilararik sortu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X