AP-68
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi hildako Kuartangon, auto bat zubi batetik behera erorita

15 metroko altueratik behera jausi da autoa, errepidetik aterata, Bilborako noranzkoan zihoala. Larrialdi zerbitzuetako taldeek artatu badituzte ere Santurtziko senar-emazteak hil egin dira.
18:00 - 20:00
Bi lagun hil dira Araban autoa zubi batetik behera erorita

Santurtziko 78 eta 76 urteko senar-emazteak dira istripuan zendu direnak. Kuartangon gertatu da ezbeharra, AP-68an, 16:20 aldera: auto bat bidetik atera da eta  15 metroko altuera duen zubi batetik behera erori da, Segurtasun Sailak eitb.com-i jakinarazi dionez. Bi pertsona zihoazen autoan, eta, esan bezala, biak hil dira.

Istripuaren ondorioz, autoan zihoazen bi bidaiariak harrapatuta geratu dira, eta bertaratutako suhiltzaileek ateratzea lortu dute. Behin kanpoan zeudenean, larrialdi zerbitzuko taldeek zaurituak artatu dituzte, baina azkenean hil egin dira, zauri oso larriak zituztelako.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X