Alacant
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute 24 urtez urritasuna duen alaba bortxatzeagatik

Gainera, biktimaren ama, osaba, bi anai-arreba eta koinatua atxilotu dituzte tratu txarrak leporatuta.

Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du Alacanten urritasun psikikoa duen alaba 24 urtez bortxatzeagatik. Gainera, biktimaren ama, osaba, bi anai-arreba eta koinatua atxilotu dituzte tratu txarrak leporatuta.

Emakumeak 33 urte ditu gaur egun, eta 9rekin hasi omen ziren bortxaketak eta tratu txarrak. Urritasun psikikoa du biktimak, eta hezurretan endekapenezko gaixotasuna.

61 eta 47 urteko aitak eta osabak edozein momentutan bortxatzen omen zuten emakumea, etxe barruan edo sotoan. Emakumeak salatu du amak bazuela sexu-erasoen berri, baina ez ziela jaramonik egiten.

Bortxaketez gain, senideen tratu txar fisiko etengabeen biktima ere bazen, eta horiek leporatuta atxilotu dituzte anai-arrebak eta koinatua.

Bestalde, urritasun fisikoa izateagatik emakumeak jasotzen zuen diru-laguntzaz bidegabe jabetzea ere leporatzen diete gurasoei.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X