Martxan da i-botika webgunea, botikei buruzko informazioarekin
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak i-botika webgunea jarri du martxan, herritarrei botikei buruzko informazio "fidagarria, argia eta objektiboa" emateko helburuarekin.
Iñaki Betolaza Jaurlaritzako Farmazia zuzendariak web berria aurkeztu du, Iñigo Aizpurua Medikamentuen Informazioko Euskal Zentroko (MIEZ) arduradunarekin, Maite Santamarta proiektuaren koordinatzailearekin eta i-botika osatzen duten gainerako farmazia, medikuntza, erizaintza eta komunikazioko profesionalekin batera.
Hain zuzen, diziplina anitzeko talde horrek informazio fitxak eta bideoak sortuko ditu. Horietan herritarrentzat interesgarriak diren botikei, terapiei, tratamenduei eta abarrei buruzko gaiak landuko dira, hizkuntza erraza baina zehatza erabilita.
Gainera, gomendatutako webguneetarako estekak eskainiko ditu i-botikak, herritarrek botiken eta gaixotasunen gaineko "informazio objektiboa eta fidagarria" aurki dezaten. Eduki guztiak kontsultagai daude dagoeneko webgunean, bai eta mugikorretarako aplikazio gisa ere.
Betolazak adierazi duenez, administrazioaren eginkizuna esparru horretan informazio independentea ematea da, herritarrek botikak zentzuz erabil ditzaten.
Azaldu dutenez, egungo kalkuluen arabera, interneteko erabiltzaileen %50ek baino gehiagok osasun gaiekin lotutako informazioa bilatzen dute, eta horren zehaztasuna edo inpartzialtasuna, zenbait kasutan,eztabaidagarriak dira. Zentzu horretan, Betolazaren esanetan, i-botikaren helburua "edonork botikei buruzko informazio fidagarria eta sinesgarria kontsultatzeko erreferentziazko gune bat" izatea da.
Zure interesekoa izan daiteke
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.