Istripua Lizarran
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako eskalatzaile bat larri, zortzi metrotik behera erori ostean

San Fausto haitzetan ari zen eskalatzen eta bat-batean erori da, buruan kolpea hartuta. Bere kordean bazegoen ere, urduri samar sentitu da.

Donostian bizi den 28 urteko eskalatzaile bat, H.G.I., larri zauritu da San Fausto haitzetan, Lizarran (Nafarroa), eskalatzen ari zela zortzi metrotik behera erorita.

Erreskatean Nafarroako Gobernuko bi helikopterok, Lizarrako suhiltzaileek, mediku talde batek eta GREIMek hartu dute parte, Guardia Zibilak eta Foru Gobernuak jakinarazi dutenez.

Zaurituren lagunek eman dute abisua, 14:00ak pasatxo zirenean, SOS Nafarroaren 112 telefonora deituta, eskatzaile bat zortzi metroko altuera batetik behera jausi dela ezagutarazteko.

Gazteak buruan kolpe handia hartu du, baina bere kordean zegoen; halere, nahasita eta urduri sentitu da.

Suhiltzaileak eta mediku taldea oinez heldu dira istripua jazo den lekura; guardia zibilak, ordea, helikopterotik eskegi dira.

Behin esku-ohean zegoela, eskalatzailea helikopterora igo dute eta helikopteroak bigarren helikopteroa zegoen lekura eraman du; hori izan da Nafarroako Ospitale Gunera eraman dutena. 15:55ean lur hartu du helikopteroak heliportuan.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X