2013. urteko albiste irakurrienak eitb.com-en
Jose Ignacio Werten hezkuntza erreformak (LOMCE) ekarri dituen 10 aldaketa nagusiak azaltzen eta aztertzen dituen albistea urteko 2013. urteko irakurriena izan da eitb.com-en.
Google Analytics tresnaren arabera, apirilean Bermeon piztutako sute handia eta Ondarroako "herri harresia" dira irakurleen artean interes gehien sortu duten hurrengoak.
Gaztelaniazko albiste irakurrienekin gertatu ez bezala, argi dago: irakurleak Euskal Herriko albisteen bila sartzen dira eitb.com-en, eta gertakizunek eta politikako albisteek dute arrakasta batik bat.
Euskal Herriko albisteetatik kanpo, bitxikeriak ere asko irakurri dituzte. Adibidez, haurdun zaudela simulatzeko Txinan merkaturatutako silikonazko sabel faltsuena.
Top-10: Urteko albiste irakurrienak, euskaraz:
1. LOMCE: Werten hezkuntza erreformak ekarriko dituen 10 aldaketa nagusiak (2013/10/10)
2. Sutea Bermeon: 70 lagun etxetik kanpo Bermeon, azken urteotako suterik larrienean (2013/04/11)
3. Ondarroako 'herri harresia': Ertzaintzak Urtza Alkorta eraman du atxilotuta (2013/05/15)
4. Azpeitian galdutako gaztea: Hilda aurkitu dute Azpeitian galdutako gaztea (2013/11/26)
5. Bitxikeria: Haurdunen itxurak egiteko silikonazko sabel faltsuak modan, Txinan (2013/02/27)
6. Eztanda EHUn: Leherketa bat jazo da Leioako Ostalaritza Eskolan; bost lagun zauritu dira (2013/04/17)
7. Kalimotxoa 'New York Times'-en: Kalimotxoa, 'plazer aitorrezina', 'New York Times'en begietara (2013/05/22)
8. Herriraren aurkako operazioa: 18 pertsona atxilotu dituzte, Herriraren aurkako operazio batean (2013/10/01)
9. Kukutza: Kukutza mantendu egin behar da, Industri Ondarearen Elkartearen arabera (2011/09/23)
10. Bitxikeria: Kartzelan sakelako telefonoak sartzen zituen katua harrapatu dute (2013/01/06)
Eta gaztelaniaz?
1. Presunto fraude del aceite de oliva: Listado de los aceites de oliva acusados de fraude por la OCU (25/10/2012)
2. Elección del nuevo papa: Seguimiento en directo de la primera jornada del cónclave que eligió papa al argentino Jorge Mario Bergoglio (13/03/2013)
3. LOMCE: Las 10 claves de la reforma educativa de Wert (10/10/2013)
4. Cambio de hora: Arranca el horario de verano (31/03/2013)
5. Crisis entre las dos Coreas: Pyongyang tacha la oferta de diálogo de Seúl de 'estratagema astuta' (14/04/2013)
6. Elección del nuevo papa: El argentino Jorge Mario Bergoglio, nuevo papa Francisco (14/03/2013)
7. Filtración de números de famosos: Listado de los teléfonos de los famosos filtrados en Twitter (27/11/2012)
8. Terremoto en Sichuán: Ascienden a 186 los muertos y 11.300 los heridos en el seísmo de China (21/04/2013)
9. Crisis en Fagor: Fagor Electrodomésticos entra en preconcurso de acreedores (16/10/2013)
10. Moneda vasca: El 'eusko' entrará en circulación a finales de enero (17/01/2013)