Osasun alorreko ezberdintasunak ezabatzea du helburu Osakidetzak
2013-2020 Osasun Plana aurkeztu du gaur Jon Darpon Osasun sailburuak komunikabideen aurrean. Bi helburu nagusi ditu planak: maila ekonomiko-sozialaren arabera osasun arloan sortzen diren ezberdintasunak desagerraraztea eta bizimodu osasuntsu baten aldeko kultura eta kontzientzia zabaltzea herritarren artean
Darponek jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak iazko azken Gobernu Batzordean onartu zuen plana; erakunde eta sail ezberdinen artean, elkarlanean, osatutako proiektua da. Iñigo Urkullu lehendakariak zuzenduko du plan hau aurrera ateratzeko osatu den batzordea.
Osasun arloan emaitzak hobetzea helburutzat hartuta, 146 ekinbide daude jasota planean. Ongizatearen eta osasunaren bidean ezarritako politika publikoaren eraginkortasuna bilatuko da, eta horren abiapuntua, Darponen iritzian, bizimodu osasuntsu baten kontzientzia barneratzea da.
2010ean hasi ziren gaur aurkeztu duten plana lantzen. Osasungintzan erreferente diren hainbat herrialdetako politikak hartu dira eredutzat; hala nola, Danimarka, Finlandia, Norvegia, Suedia, Holanda, Ingalaterra edota Irlanda hartu dira erreferente gisa. Genero ikuspegia ere landu da plan honetan.
Sailburuak aurreratu duenez, planak ez du aurrekontu orokor zehatzik. Urte bakoitzean Osasun sailak eta planean parte hartuko duten beste sailek erabakiko dute planari zuzenduko dioten aurrekontua. Izan ere, sail guztiek txertatuko dituzte osasun politikak bakoitzak bere proiektuetan. Izan ere, Darponen hitzetan, ‘Jaurlaritza osoaren plana da’, ez Osasun sailarena bakarrik.
Osasuna sustatzea du helburu planak. Herritarrak konprometitu eta bezeroak soilik izatetik eragile aktibo izatera igarotzea du zutabeetako bat. Bost zati ditu, horietako bi 'zeharkakoak', hau da, Jaurlaritzaren politika orokorretan txertatuko diren proposamenak dira. Beste hiru zatiak, hiru kolektibotara zuzendutakoak: bihotzeko arazoak dituztenek, minbizia duten gaixoek eta gaixo kronikoek osatzen dute kolektiboetako bat. Genetikan ez ezik, minbizi kasuetan ere hainbat eragilek parte hartzen dutela jakinda, Osasun sailak uste du minbizien intzidentzia %10 jaitsi ahal izango dela 2020rako.
Heriotza tasa eta dependentzia jaistea dira helburuak. Munduko biztanleriarik zaharrenetakoa da gurea. Egun, 85 urtetik gorako 42.800 lagun daude Euskal Autonomia Erkidegoan, eta hemendik zazpi urtera bikoiztu egingo da kopuru hori. Kolektibo horren bizi kalitatea ahalik eta hoberena eta autonomoena izatea da beste oinarrietako bat. %10 jaitsi nahi da, baita, gehiegizko pisua eta obesitatea umeek eta gazteek osatzen duten kolektiboan.
Datorrenari aurre egiteko ekimen betegarriak burutuko direla esan du sailburuak. Plana bide orria baino gehiago hitzarmen soziala dela gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.