Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oposizioak Osasun Plana babestu du, baina aurrekontu zehatza eskatu du

Taldeek ez diote kritika orokorrik egin planari, baina aurrekontuak zehazteko beharrak aipatu dute.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Oposizioaren babesa jaso du Darponen egitasmoak

Eusko Legebiltzarreko oposizioak babestu egin ditu Eusko Jaurlaritzak diseinatutako 2013-2020 Osasun Planaren helburuak eta filosofia, gabezia batzuk atzeman baditu ere, baina aurrekontu zehatzak eskatu dituzte, plana garatu ahal izateko.

Legebiltzarrak saio monografikoa egin du gaur goizean Osasun Planari buruz, eta arratsaldean proposamenak eta ebazpenak eztabaidatu eta bozkatuko dituzte.

Alderdiek ez diote kritika orokorrik egin planari, baina gabezia batzuk aipatu dituzte eta, batez ere, aurrekontu zehatzak beharrezkoak direla ohartarazi dute.

Eztabaida Jon Darpon Osasun sailburuak hasi du. Horren esanetan, planak desberdintasun sozialak bukatzea du helburu eta, zeregin horretarako, 146 ekimen aurreikusten ditu.

Besteak beste, bizi-itxaropena igo dela eta EAEko biztanleen % 38k gaixotasun kronikoren bat dutela oinarri hartuta egin dute Osasun Plana. Gainera, minbizia dutenak artatzeko sistema bat proposatu dute.

Aurrekontuari dagokionez, Legebiltzarrak urtero ezarritako Aurrekontu orokorren araberakoa izango dela azaldu du Darponek.

Taldeen jarrerak

Eztabaidan, Kerman Orbegozo EAJko legebiltzarkideak goratu egin du Jaurlaritzaren lehentasuna osasuna izatea.

Rebeka Uberak (EH Bildu) babestu egin du planaren filosofia, baina Osasun Plana bera eta "murrizketa politika" bateragarriak ez direla ohartarazi du.

Blanca Roncalek (PSE-EE) helburuak betetzeko aurrekontu nahikoa esleitzea bermatzeko deia egin dio Jaurlaritzari.

Laura Garridok (PP) kolektibo "ahulenen" zerbitzua hobetzeko proposamen batzuk egin ditu.

Azkenik, Gorka Maneirok (UPyD) 2020. urtea arte osasun arloko aurrekontuak handitzeko "konpromisoa" eskatu dio Darponi.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X