Alfonbra berria jarri dute Zubizuri zubian, labain ez egiteko
Bizkaiko hiriburuan Ibaizabal ibaiaren bi aldeak lotzen dituen zubietako bat, Zubizuri zubia, seguruagoa izango da aurrerantzean; izan ere, Santiago Calatravak diseinatu zuen obran alfonbra berria jarri dute, labain ez egiteko. 2010. urtean jarri zutena ordezkatu du, azken urteotan egon dena zaharkituta geratu baita.
Alfonbra berriak 50.500 euroko kostua izan du, eta aurrekoa baino hobea da; izan ere, ura batzeko banda bat du beheko aldean, eta labain ez egiteko irudiak, erortzeko arriskua murrizteko.
Beltza da, 2,85 metroko zabalera du, binilo kiribilduaz egin dute (beraz, gehiago iraungo du) eta kristalezko pikorrak ditu txertatuta, irrist egitea saihesteko, zubiaren estetika aldatu gabe. Zubizurik Isozaki dorreen ingurua eta Campo Volantin pasealekua lotzen ditu.
Zubia eraberritzeko lanak astelehenean hasi zituzten, eta, gehienbat, gauez egin dituzte, oinezkoen joan-etorria ez oztopatzeko.
Albiste gehiago gizartea
Palestinako genozidioaren kontrako kazeroladak egin dituzte Euskal Herri osoan
Vueltako Bilboko etapan genozidioaren kontrako mobilizazio jendetsuen ostean, lapiko-hotsak izan dira nagusi gaur Euskal Herri luze eta zabalean, hiriburu zein udalerrietan.
Nafarroako Osasun Publikoak neurriak hartu ditu Erriberriko hegoaldean legionella agerraldi bat eteteko
Mairagako Mankomunitateko bizilagunei eskatu die etxean hainbat neurri hartzeko.
Hemen da "odol-ilargia": igande honetan izango da ikusgai ilargi-eklipse osoa
Fenomenoa begi hutsez ikusi ahal izango da, tresna optiko edo iragazkirik gabe, ez baita batere arriskutsua. Eklipsea 20:11n helduko da bere unerik gorenera.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiarentzat "diskriminatzailea eta legez kanpokoa" da Egogaingo (Eibar) zaintzaile lanpostu guztietan euskara eskatzea
Euskara eskakizuna ez egiaztatzeagatik Egogain egoitza publikoko zazpi langile egonkortzeko ezohiko prozesutik kanpo uztearen deuseztapena berretsi du azken epaiak.
Bikote bat epaituko dute Donostian, bi hilabeteko haurra astinduz haren bizia arriskuan jartzea egotzita
Zazpi urte eta zazpi hilabeteko espetxe-zigorra eskatu dute bikotearentzat. Haurrak lesio larriak jasan zituen 2023ko urrian jasandako astinduengatik.
Hasi da Lekeitioko Antzar Eguna!
Hasi da Lekeitioko Antzar Eguneko Antzar Jaiaren 2025eko edizioa. Gozatu festa osoaz, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.
Markina-Xemeingo zesta-punta komunitateari omenaldia eginez ospatuko du Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna
Mikele Irazusta diasporako artista argentinarrak diseinatutako mural bat sortuko du astelehenean bertan Markina-Xemeinen, dantza tradizionalak, stand kulturalak eta herriko eragileen eta Saint-Pierre eta Mikeluneko dantza taldearen partaidetza bilduko dituen jardunaldiaren barruan.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Iruñean, etxebizitza abandonatu batean beste bati erasotzea egotzita
Akusatuak, 20, 21 eta 25 urtekoak, aske geratu dira. Ostegun goizaldean jazo zen istilua, Errotazar kalearen eta Arantzadiko Inguruneko kalearen arteko etxebizitza batean.
Justiziak Hondarribiko Alardea arautzen duen udal dekretua babestu du
Hondarribiko alkateak epailearen erabakia errespetatzeko eskatu du, tentsioak saihesteko.
Hainbat iruzur saiakerak alertan jarri dituzte Bizkaiko loteria-administrazioak
Joan den astean Bilboko Ledesma loteria-administrazioari 10.000 euroko iruzurra egiten saiatu ziren, Gabonetako 500 dezimo erosita. Horrelako iruzurrak egiteko, iruzurgileek transferentzia bat egiten dute hackeatutako kontu batetik, eta bankuak edo kontuaren jabeak eragiketa ezeztatu aurretik jasotzen dituzte dezimoak. Ledesma loteria-administraziotik Bizkaiko Loterien Ordezkaritzari ohartarazi zioten, gainerako administrazioei gertatzen ari zenaren berri eman ziezaieten.