Nafarroako Osasun Publikoak neurriak hartu ditu Erriberriko hegoaldean legionella agerraldi bat eteteko
Mairagako Mankomunitateko bizilagunei eskatu die etxean hainbat neurri hartzeko.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) azken egunotan Erriberriko Udal Kiroldegitik hegoalderako eremuan detektatu den legionella agerraldia kontrolatzeko neurri egokiak hartzeko agindu du. Lau laguni diagnostikatu diote gaitza.
NOPLOI hasiera-hasieratik ari da lanean Mairagako Mankomunitatearekin, eta agerraldia kontrolatzeko beharrezko neurriak hartzen ari dira, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Hala, NOLPOIren Ingurumen Osasuneko Atalak, irailaren 2an, laginak jaso zituen kaltetutako pertsonen etxebizitzetan. Hilaren 3an, PCR bidezko lehen analisi batean, lagin horiek legionellan positibo eman zuten, eta kultibo bidezko emaitzen zain daude orain.
Kontuan hartuta legionelosi-kasuak elkarren hurbileko eremuetan bizi diren pertsonen artean gertatu direla, eta ospitaleratze-datak ere gertukoak izanik, NOPLOIk gaixoei egin zitzaizkien inkesta epidemiologikoak berrikusi zituen, elkarrekin loturarik zuten zehazteko.
Laginak positiboak zirela egiaztatu ostean, NOPLOIk Mairagako Mankomunitateari eskatu zion kloroa eremu horretako hornidura-sarean 0,5 ppm-tik 1 ppm-ra bitartean mantentzeko eta zenbait ekintza egiteko.
Hala, gaur goizeko azken bileran, beharrezkotzat jo dute eremu horretan bizi diren herritarrek etxean hainbat neurri hartzea.
Etxeko txorrota eta dutxa guztietako ura isurtzen uzteko aholkatu diete, txorrotak txandaka ireki eta 5 minutuz ura isurtzen utzita. Nahasgailua duten txorrotetan, 5 minutuz utzi behar zaio ur hotzari joaten, eta, ondoren, beste 5 minutuz, ur beroari.
Halaber, dutxetako txorroten eta alkatxofen difusore edo iragazkiak kentzeko eskatu dute. Kare-inkrustazioak produktu egokiekin (ozpina edo karearen kontrako produktuak) kendu, eta, ondoren, desinfektatzeko, lixiba komertzialaren 10 tanta litro bat uretan sartuta 30 minutuz, eta garbitu ostean berriro jartzeko.
Ur beroa ekoizteko sistema bi egun baino gehiagotan itzalita izan duten etxebizitzetan, erabili aurretik, gehienezko tenperaturan jarri beharko da, eta txorrotetako ura 5 minutuz isurtzen utzi, ondoren, erabili aurretik, ohiko tenperaturan jartzeko.
Mairagako Mankomunitatea arduratuko da informazioa inguruko bizilagunei helarazten, bitarteko digitalen bidez nahiz postontzietan sartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Miaketa eta kontrol ugari egiten ari da Ertzaintza, Azpeitiko taxilariaren ustezko hiltzailearen bila
Poliziak dispositibo zabala abiatu du Azpeitian eta inguruetan. Gizonaren autoa eta etxebizitza hainbat aldiz miatu ditu, baita Azpeitiako beste eraikin bat eta Azkoitiako etxebizitza bat ere. Ikerketarako baliagarriak izan daitezkeen datuak eta ingurukoen testigantzak jasotzen jarraitzen du.
AEK-k euskaltegi guztiak bete nahi ditu datorren ikasturtean, euskarak kaleak eta plazak har ditzan
Gaurtik, zabalik dago AEK-ko euskaltegietan izena emateko epea. Dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute.
Ceutako krisia Marokori leporatzeko "txostenik ez" dagoela erantzun dio Poliziaren zuzendariak Marlaskari
Barne ministroak azalpenak eskatu ditu El Español egunkariak Auzitegi Nazionalari igorritako txosten baten inguruan argitaratu duen informazioaren harira. Horren arabera, Marokoko jendarmeek gidatu zituzten migratzaileak Ceutako mugara uztailaren 30ean.
Emakume baten hilketa artxibatu dute Zizurren, ikertutako gizonak narriadura kognitiboa duelako
Epailearen ebazpenaren arabera, ezintasun hori ikertutako gertakarien ondoren etorri zitzaion; gertakariok 78 urteko emaztearen hilketarekin lotuta daude.
Azpeitiarrek shock egoeran jarraitzen dute taxilariaren hilketagatik
30 urteko taxi gidari bat hil zuten tiroz, atzo, asteartea, 20:00ak pasata, Azpeitian, eta bizilagunak gertatutakoa sinistu ezinik daude. Biktima oso ezaguna zen herrian, eta, antza, tirokatzailea ere bertakoa da. Lekukoen arabera, erasotzaileak martxan zihoan taxia atzetik jo zuen bere ibilgailuarekin, eta, autotik atera zenean, bost tiro eman zizkion. Gero, ihes egin zuen.
Begoñako Basilikan 3D eskaneatzea eta georradar bidezko azterketa hasi dituzte, indusketa arkeologikoa hasi aurretik
Esku-hartze arkeologikoa Begoña/Vecunia proiektuaren barruan kokatzen da, eta urriaren 13an hasiko da. Iraganera begiratzea du helburu, Bilborako eta Bizkairako esanguratsua den enklabe baten historia hobeto ezagutzeko.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Gizasemeak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak debekatu dituzte
Ipar Euskal Herriko 50.000 bat ikaslek gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak eskola orduetan erabiltzea debekatuta dago. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.