Osakidetzak kirola egitea errezetatuko du
Osakidetza herritarrei kirola egitea aholkatzetik kirola egitea errezetatzera pasatuko da. Lehenengo esperientzia Getxon (Bizkaia) gauzatuko du.
Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ostiral honetan azaldu duenez, medikua eta erizaina dira pazienteak ondoen ezagutzen dituztenak, eta, "kirol-errezeta"ren bitartez kirola edota jarduera fisikoa egitea aginduko dutela adierazi du. Pazienteari gehien komeni zaion jarduera aginduko dio, espero diren onurak, patologiatik datozen mugak, zaletasun pertsonalak, motibazioak eta libre daukan denbora kontuan hartuta.
Errezeta honekin, pazienteak kirol profesionalarekin hitzordu bat izango du, inolako kosturik gabe. Kasu honetan, Getxo Kirola elkarteko batekin izango da. Jarduera fisikoa gaixoaren beharrei eta nahiei egokituko dio profesionalak.
Egun, 300 jarduera baino gehiagoko kirol eskaintza dago; profesionalen arabera, zaila da pertsona bakoitzarentzako jarduera egokia ez aurkitzea.
"Tratamendu" honen emaitzak uneoro kirol profesionalek eta medikuek ebaluatuko dituzte.
Ekimena Getxon estreinatu da
Osasun Sailak azaldu duenez, ekimen hau Getxon (2014 Kirolaren Europako Hiria) sortu da, eta bertan estreinatu dute, Udalak eta Kirol Zinegotzigoak lortutako partaidetzarekin. Pauso hau beste leku batzuetara zabalduko dute, datozen hilabeteetan.
2013-2020 Osasun Planak Jarrera osasuntsuen promozioa hartu du lehentasunezko gune.
Kirola egitearen onurak
2013 Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Inkestan jasotako datuen arabera, Euskadin emakumeen % 34k eta gizonezkoen % 27k ez dituzte Osasunaren Mundu Erakundeak ezarritako jarduera fisiko minimoak betetzen.
Jarduera fisikoa egiteak heriotza goiztiarra saihesteaz gain, gaixotasun koronarioak, hipertentsioa, diabetea, iktusa, bularreko eta koloneko minbizia eta depresioa murrizten ditu. Halaber, pisua irabaztea prebenitzen du, arnasteko gaitasuna handitu, hezurren eta muskuluen egoera hobetu, eta lo hobeto egiten laguntzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Eklipsea ikusteko planik gabe? Adi ekitaldi historiko honetaz gozatzeko proposamen hauei
Aukera zabala dugu Euskal Herrian: itsasotik, mahasti batetik edo gure gailurretatik nahiz gidatutako behaketa batean teleskopioz, besteak beste, ikusi dezakegu abuztuak 12ko eklipsea.
Gasteizko tranbia ez da erdigunetik ibiliko irailera arte
Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-obrek eragin dute mozketa; bertan, besteak beste, zoladura homogeneoa jarriko da, bideen zati bat berriztuko da eta hainbat konponketa egingo dira.
Eguzki-eklipse osoen inguruko lau sekretu txundigarri
Ba al zenekien Antzinako Grezian eklipseek iragartzen zuten mekanismo bat zutela? Eta eklipseek iraungitze-data dutela? Eklipseen inguruko bitxikerietako batzuk bildu ditugu hemen.
Ceutako milaka herritarrek "erantzunak" exijitu dizkiete Espainiari eta Europari krisi migratzailearen aurrean
Kristau, musulman, hebrear eta hindu komunitateek nahiz Ceutako auzo elkarteek deituta, istilurik gabe manifestatu dira ordu bat pasatxoan. "Ceuta Espainia da" aldarrikatu dute manifestuan, sineste, kultura eta jatorri ezberdinetako herritarrek belaunaldiz belaunaldi eraikitakoa hiria dela azpimarratuz.
Zeledon San Migeleko dorrera igota eman diete amaiera Gasteizko jaiei
Amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Zeledon San Migel elizako kanpandorrera igo da, Andre Maria Zuriaren plazan, Udal Musika Bandak lagunduta.
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Euskal Herrian ikusitako azken eklipseak
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.