Zortzi lagun artatu dituzte Portugalete eta Durangon izandako suteetan
Etxebizitza batek su hartu du bart Portugaleten (Bizkaia) eta, ondorioz, emakume bat eta horren semea artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik.
Sua Carmen Gandarias kalean piztu da, 22:30 aldera. Bizilagunak kalera atera behar izan dituzte, suhiltzaileek garrak itzali arte. Suak kalte handiak egin ditu etxebizitzan.
Sua eraikineko laugarren solairuan piztu da. Ordubete beranduago, suhiltzaileek sutea itzali dute eta bizilagun guztiak etxera bueltatu dira. Emakume bat eta horren semea Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.
Durangon, jatetxe txinatar batean sutea izan da iluntzean. Sua sukaldean piztu omen da, eta sei lagun artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute.
Segurtasun Sailaren arabera, sutea 20:45etan piztu da, jatetxeko ke-kanpaia batean. Horrenbestez, suhiltzaileek Durangoko Ambrosio Meabe kaleko bost solairuko eraikina hustu behar izan dute.
Kearen eraginez, bi ertzain, Eibarko udaltzain bat eta bi bizilagun artatu dituzte, kea arnasteagatik.
Ordubete beranduago, eraikin horretako bizilagunak etxera bueltatu dira, bi familia izan ezik, argirik ez zeukatelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bati lau urteko zigorra ezarri diote 80 urteko gizon bati 400.000 euroko iruzurra egiteagatik
Negu Gorriak talde nafarrak heriotza mehatxuak salatu ditu eta "elkartasuna ez gelditzeko" eskatu du
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik