EHJAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileek ohartarazi dute ezin dituztela whatsappak kontrolatu

Juan Luis Ibarra Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak ohartarazi duenez, "gaizkileak zuzenbidezko estatuetako justiziaren aurretik doaz".
Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea.
Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea. Argazkia: EiTB

Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak ohartarazi du epaileek zailtasun handiak dituztela Interneteko sare sozialetan egiten diren delituei aurre egiteko, eta WhatsApp bidez zabaltzen diren mezuak kontrolatzeko inolako aukerarik ez dutela azpimarratu du.

Interneteko sare sozialetan egiten diren delituen inguruan hitz egin du Ibarrak gaur goizean, Bilbon egindako gosari-informatibo batean.

Josu Izagirre Arabako fiskalburuaren hitzak erabiliz adierazi duenez, "ez dago delitu informatikorik, baizik eta betiko delituak, baina orain beste medio batzuen bitartez egiten dira, Interneten bitartez adibidez", nabarmendu du Ibarrak.

Ibarrak azaldu duenez, epaileek "oso mugatuta" dute medio horren gaineko "kontrola", sare sozial horiek "mundu mailakoak" direlako, eta, gainera, "gaizkileak epaileari ez dagozkion jurisdikzioak erabil ditzake".

Programa edo aplikazio batzuk ezin dira "inola ere" kontrolatu, gaineratu du, eta WhatsApp aipatu du horien artean. Izan ere, "WhatsApp kontrolatzeko agindu judizial bat ezin da inondik inora bete".

Hori dela eta, "gaizkileak zuzenbidezko estatuetako justiziaren aurretik doaz", ohartarazi du.

Bestalde, gogor salatu du Espainiako Estatuko Justiziaren modernizazioa "itsu" dagoela, eta "arduragabekeria krisian".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X