Estrategia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzako gaixoen segurtasuna hobetzeko estrategia bateratua, abian

Pazientearen Segurtasunaren Estrategia 2013-2016 egitasmoak sarean, koordinatuta lan egitea du helburu, "segurtasuna bermatzeko, ekipo ezberdinen praktika onak partekatuz".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gaixoen segurtasuna hobetzeko estrategia abian jarri du Osakidetzak

Osakidetzak haren alde guztien arteko sareko lankidetza bultzatuko du paziente denen segurtasuna bermatzeko, "non artatzen diren kontuan izan gabe". Horretarako, gaixoen identifikaziorako, medikamentuen kontziliaziorako, pazientearen segurtasunerako eta gernu-aparatuko infekzioak murrizteko neurriak hartuko dira.

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Enrique Peiro Osasun Publikorako eta Pazienteen Segurtasunerako Programen koordinatzaileak aurkeztu dute gaur Pazientearen Segurtasunaren Estrategia 2013-2016. Egitasmoaren helburua "Osakidetzako gaixoen segurtasuna indartzea eta hobetzea" da.

Osasun sailburuaren arabera, estrategia berria "kalitate jauzi" bat da. "Osakidetzak urte asko darama arlo hori lantzen, eta neurri asko hartu dira, baina lehen aldiz estrategia bateratu bat sortu da, Osakidetzako erakunde eta profesional guztiek eskura duten dokumentu batean islatuta gelditu dena".

Darponek adierazi du helburua "sarean lan egiteko gai" izatea dela, "koordinatuta, ekipo guztien praktika onak partekatu eta gaixo guztien segurtasuna bermatzeko, non artatzen diren kontuan izan gabe".

"Osakidetzaren instalazioek kalitateagatik eta segurtasunagatik prestigio maila esanguratsua" lortu dutela adierazi du Osasun sailburuak, baina "aktibitateak gora egiteak, prozedura batzuen konplexutasunak eta pertsonek hobeto zainduak izateko duten eskubideak segurtasun maila gorena lortzea eskatzen dute".

Darponek azpimarratu du pazienteen identifikazio zuzena "oinarrizko" neurria dela osasun zerbitzuetan akatsak ekiditeko.

Hori dela eta, planak pazientearen identifikazio sistema "homogeneo eta hobeak" sortzearen aldeko apustua egiten du, ospitaleratutako gaixoaren fisikoki identifikatzeari, korporazioko aplikazio informatikoetan pazientearen identitatea egiaztatzeari eta Osakidetzako puntu ezberdinetan ospitaleratu gabeko gaixoak identifikatzeari begira.

Gainera, medikazioaren kontziliazioa ere landuko da, "balizko desadostasunak, utzikeria, bikoizketak eta zuzendu beharreko jokaerak" atzemateko. Gaixoa eta haren senitartekoak osasun sistemak eskaintzen dion arretan parte hartzera bultzatu nahi da.

"Pazientea bere osasunaz, segurtasunaz eta bizimoduaz arduratzea nahi dugu, bere burua zainduta, bere arazoen inguruan duen jakinduria eta esperientzia arriskuak ekiditeko eta arazoei aurre egiteko erabili ahal izateko", azaldu du Darponek.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X