Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-1ean zirkulazioa etenda, Bergara parean, lur-jausi baten ondorioz

Lur-jausia gauerdian izan da, Lesarriko tunelean, eta ordutik etenda dago zirkulazioa, Gasteizerako noranzkoan.
Bergara
Bergara

AP-1 errepidean (Eibar-Gasteiz) zirkulazioa etenda dago hiriburu arabarrerako noranzkoan, Lesarriko tunelean izandako lur-jausi baten ondorioz, Bergara parean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Lur-jausia gauerdian izan da, Lesarriko tunelean, eta ordutik etenda dago zirkulazioa.

Eibarrerako noranzkoan, iparralderantz, ibilgailuek igaro daitezke, 138 eta 140. kilometroen artean "bypass" bat egin dutelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X