Miguel Pajaresen hileta gaur egingo dute, Madrilen
Miguel Pajares ebolak kutsatuta Afrikatik aberriratutako elizgizona atzo hil zen Karlos III.a Ospitalean, sendagai esperimentala hartu eta 24 ordura. Ebolak hildako lehen europarra da Pajares.
Pajaresen aldeko hileta elizkizuna gaur egingo dute, 11:30ean, Madrilgo San Rafael Ospitalean. Osasun zentroren kaperan egingo dute elizkizuna, Ordenaren panteoian hobiratu aurretik.
Elizkizunera Ana Mato Espainiako Osasun ministroa joango da.
Goizeko lehen ordutik erietxera bidalitako lore-koroak ospitaleko sarreran kokatu dituzte. Besteak beste, Espainiako errege-erreginak edota Gaztela-Mantxako Gobernuak lore-koroak bidali dituzten erietxera.
Elizgizonaren gorpuzkiak erraustu dituzte dagoeneko Madrilen, Collado Villalba udalerriko erraustegian, hiriburu espainiarreko Osasun Kontseilaritzak eta Parcesa hileta zerbitzuetako enpresak baieztatu dutenez.
San Joan Jainkoarenaren Ospitale Ordenak eskerrak eman ditu, egunotan jasotako babesagatik.
Miguel Pajaresen familiaren ustez, elizgizonaren heriotza "amaiera zoriontsua" izan da. Haren heriotzak, baina, ezustean harrapatu ditu senide eta lagunak, egonkor jarraitzen zuela uste baitzuten. "Albisteak ustekabean harrapatu gaitu, baina uste dut amaiera zoriontsua dela, agian izan zitekeen onena, Miguel ez baitzen lasai egongo San Jose Ospitaleko lankideen heriotza bere gain hartuta bizi behar izan balu", Begoña Martinek, apaizaren lehengusinak, Europa Pressi esan dionez.
Pajares hil ostean, orain ebola duten herrialde afrikarrei laguntzea nahi du haren familiak, Liberiari, esaterako. "Honek guztiak herrialde aberatsek premia handiena dutenei laguntzeko balio izatea nahiko nuke", gaineratu du Begoña Martinek.

18 urte misiolari
Miguel Pajaresek Erizaintza ikasketak egin zituen apaiz izan baino lehen, eta 18 urtez misiolari lanak egin zituen Irlandan, Ghanan eta Liberian, besteak beste.
Liberian igaro ditu azken zazpi urteak, Monroviako San Jose Ospitalean, hain zuzen. Ospitale horretako zuzendaria, Patrick Nshamdzea, abuztuaren 2an hil zen, eta, gaixotu ondoren, Pajaresek berak zaindu zuen.
Pajares Iglesuela Toledoko 500 bat biztanleko herrixka batean jaio zen, eta ekainean hango bizilagunek elizgizona ikusteko aukera izan zuten. Abuztuaren amaieran edo irailaren hasieran bueltatzeko asmoa zuen. Espainiara itzuli ostean, hurrengo misioaren zain egoteko asmoa zuen.
12 urte zituela egin zen San Joan Jainkoarenaren Ospitale Ordenako kide.
AEBko sendagaia
Sendagaien eta Osasun Produktuen Agentzia Espainiarrak (Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak finantzatzen du) baimendu egin zuen sendagaia Espainian sartzea. AEBn bi gaixok hartu dute, historian lehenengoz, eta ikerketaren lehenengo faseetan dago oraindik.
Ministerioak azaldu zuenez, hiltzeko arriskua duten eta sendagairik hartzeko aukera ez duten gaixoek har ditzakete oraindik baimenik ez duten sendagaiak, egungo legediaren arabera.
Elizgizona abuztuaren 7an espainiaratu zuten hegazkin militar batean, eta Torrejon de Ardozeko base militarrera eraman zuten. Harekin batera, ebola ez duen moja bat, Juliana Bohi, ere Espainiaratu zuten. Bohi mojari hirugarren testa egin diote azken orduotan, erabat baieztatzeko kutsatuta ez dagoela.
Miguel Pajares (75 urte) bakartuta izan zen Liberiako San Jose Ospitalean, beste bost pertsonarekin batera, Patrick Nshamdzea zuzendaria ebolak jota hil zenetik.
Pajaresen lankideak ere hil dira
Chantal Pascaline moja, Miguel Pajares apaizaren lankidea, larunbatean hil zen, Ebola birusaren gaixotasunak jota. Pascaline, kongotarra, Monroviako (Liberia) San Jose Ospitalean hil zen, William Ekeurm Kamerungo erizainak artatu arren, ezin izan baitzuen ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Herenegun George Combey Ghanako elizgizona hil zen Monrovian (Liberia), ELWA Ospitalean, birusak jota.
Zure interesekoa izan daiteke
Iruñeko Jaso ikastolaren eraikin zaharra hustu dute, sute baten ondorioz
Etxerik gabeko hainbat pertsonak erabiltzen zuten eraikina. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu.
36 urteko gizon bat atxilotu dute Pasaian, droga-trafikoagatik
Saltzeko prest zuen hainbat droga atzeman dizkiote. Atxilotuak, gainera, aurretik atxilotzeko agindu judiziala zuen haren kontra.
40 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea egotzita
Emakumeak ustezko erasotzailearengandik ihes egitea lortu du. Gizona epailearen esku geratzeko zain dago, ertzain-etxean. Genero-indarkeriaren eremuan sexu-erasoa egitea leporatzen diote.
Erregetako sari potoloak, 06703 zenbakiak, 6,8 milioi utzi ditu Hego Euskal Herrian
Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñea, zorioneko herrien artean, Elorrio, Oiartzun, Cordovilla eta Cintruenigorekin batera.
Euskal hiriburuetako kaleetan barrena ibili dira Errege Magoak
Umeek eta helduek kale bazterrak bete dituzte Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean Meltxor, Gaspar eta Baltasar ikusi eta gozokiak eskatzeko. Haien laguntzaileekin eta bestelako pertsonaiekin batera desfile koloretsuak egin dituzte, gauean zehar opariak banatu aurretik.
362.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute Donostiako Aquariuma 2025ean
Gipuzkoako baliabide turistiko eta kultural bisitatuena da, eta Euskadiko bigarrena, Bilboko Guggenheim Museoaren atzetik.
Ertzain bati droga eskaini zion Oñatiko gozoki denda bateko langile bat atxilotu dute
Miaketan 190 gramo kokaina, 100 gramo haxix eta 11.825 euro atzeman zituzten.
Gizon batek emakume bat hil du Jaenen
Quesadan hildako emakumea eta haren bikotekide ohia, atxilotuta dagoeneko, VioGen sisteman izena emanda zeuden.
Errege Magoak Euskal Herrira iritsi dira
Hotza gorabehera, Errege Magoek ez dute hutsik egin eta ongietorria ematera hurbildu diren haurrak agurtu dituzte. Gaur arratsaldean kaleak ilusioz eta magiaz beteko dira desfilean zehar.
Gripe kasuek % 4 egin dute gora Euskadin Gabonetako ospakizunen osteko astean
Batez besteko intzidentzia 100.000 biztanleko 721 kasukoa da, aurreko astean baino 54 puntu gehiago: 830 Araban, 736 Bizkaian eta 652 Gipuzkoan