Larrialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mugetan azterketa zorrotzak egiteko esan die MOEk afrikar herrialdeei

Horrez gain, Munduko Osasun Erakundeak nazioarteko kooperazio eta laguntza gehiago eskatu du birusari aurre egin eta beste herrialdeetara ez hedatzeko.
Zenbait mediku, birusaren aurka lan egiteko prest. Argazkia: EFE.
Zenbait mediku, birusaren aurka lan egiteko prest. Argazkia: EFE.

Ebola agertu den herrialde afrikarretan azterketa zorrotzagoak egitea eskatu du Munduko Osasun Erakundeak (MOE). Modu horretan, herrialdetik irten nahi duen edonork kontrol jakin batzuetatik igarotzera behartzea eskatu du nazioarteko erakundeak, eta sintomak baditu bidaiatzea eragoztea.

“Nazioarteko aireportuetatik, portuetatik edota errepide nagusietatik herrialdea utzi nahi duten pertsona guztiei froga medikuak egitea eskatzen zaie aipatutako herrialdeei, ebolaren birusak eragiten dituen sintomak geldiarazteko asmoz”, adierazi du MOEk ohar batean.

Horrenbestez, eskatu du ebola duen edonori bidaiatzea eragotzi diezaiotela, medikuek gainbegiratutako ebakuazio kasu bat ez bada. Horrez gain, Munduko Osasun Erakundeak nazioarteko kooperazio eta laguntza gehiago eskatu du birusari aurre egin eta beste herrialdeetara ez hedatzeko.

Azkar ari da aurreratzen ebolaren piztea

Mugarik Gabeko Medikuak erakunde gizatiarrak nabarmendu duenez, ebolaren piztea azkar ari da aurreratzen, geldiarazteko ahaleginak baino azkarrago, eta sei hilabete beharko dira kontrolatzeko: "Ondorengo sei hilabeteetan, epidemia kontrolpean jarri beharko genuke. Hori da nire intuizioa", esan du Joanne Liu MGMren presidenteak, Genevan emandako prentsaurrekoan.

Bere ustez, Liberian orekatu behar da egoera; izan ere, herrialde horretan bizkortu da, azken egunetan, heriotzen kopurua. Horrela, Mendebaldeko Afrikako gainerako herrialdeetan ere geldiarazi ahal izango diote pizteari.

OME: "Erregistratutako kasuen kopuruak asko gutxiesten du epidemiaren tamaina"

OME Osasunaren Mundu Erakundeak, bitartean, baieztatu du erregistratutako kasuen kopuruak "asko gutxiesten duela epidemiaren tamaina". Izan ere, hori da ebolaren piztea pairatzen ari diren herrialdeetan duten langileen iritzia. "OME nazioarteko erantzunaren gorakada ari da koordinatzen; herrialdeak, eritasunak kontrolatzeko agentziak eta NBEren sistemaren agentziak ari dira laguntzen", esan du erakundeak bere webgunean argitaratutako agiri batean.

Halaber, esan du Ginean, Liberian, Nigerian eta Sierra Leonan heriotzen kopurua 1.069koa dela; eta baieztatutako, ustezko eta susmagarriak diren kasuen zifra, 1.975ekoa.

OMEk, joan den astean, ebolaren piztea nazioarteko osasun-larrialditzat jotzea erabaki zuen. Epidemia pairatzen ari diren herrialdeei, gainera, eskatu zien nazio-larrialdia deklaratzea, eta babes neurriak muturreraino eramatea. Hortik hona, horrela egin dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X