Gertakaria Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Armatutako gizon batek lapurreta egin du Dulantziko farmazia batean

Gertakaria Dulantzin jazo da. Gizonezkoak farmaziako langileari pistolaz mehatxu egin dio eta diruarekin ihes egin du. Ordu batzuk geroago atxilotu dute.

Gizonezko bat atxilotu dute gaur eguerdian Dulantzin (Araba), farmazia batean pistolaz lapurreta egitea egotzita.

Gertakariak 10:15 inguruan jazo dira. Lekukoen arabera, pistola zeraman gizonezkoak mehatxu egin dio farmaziako langileari eta kutxan zeukan dirua ematera behartu du.

Lapurrak berehala ihes egitea lortu du, baina 12:00ak inguruan Ertzaintzak atxilotu egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X