Krisia hedabide publikoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

RTVEko presidenteak dimisioa eman du

Leopoldo Gonzalez-Echeniquek gaur utzi du kargua, eta Rajoyren gobernua ordezko baten bila dabil jada.
Leopoldo Gonzalez-Echenique.
Leopoldo Gonzalez-Echenique, Administrazio Kontseiluaren agerraldian. EFE

Leopoldo Gonzalez-Echenique RTVEko presidenteak dimisioa eman du, hedabide publikoaren eraginkortasun plana aurrera eramateko behar dituen 130 milioi euroak lortu ez dituela argudiatuta.

Espero zen erabakia izan da Gonzalez-Echeniquerena, eta Rajoyren gobernua ordezko baten bila dabil jada. Administrazio Kontseiluaren gaurko bileran jakinarazi du kargu-uztea eta hura bukatzean sartuko da indarrean.

Izatez, astelehenean zen egitekoa RTVEren Administrazio Kontseiluaren bilera, baina Gonzalez-Echeniquek gaur arte atzeratu du, Gobernuarekin negoziatzen jarraitu ahal izateko. Alferrik, ordea. Espainiako Gobernuak ez dizkio eskatutako 130 milioi euroak eman nahi izan, eta horrek eragin omen du orain arte presidente izan denaren dimisioa.

2012ko ekainaz geroztik izan da RTVEko presidente Gonzalez-Echenique, hedabide publikoaren krisi betean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X