Lan-istripua Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat hil da Fiteron, motokultore baten azpian harrapatuta

Gizonezko bat hil da Fiteron, motokultore batek negutegi baten kontra zapaldu ondoren, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Gizonezko bat hil da Fiteron (Nafarroa), motokultore batek negutegi baten kontra harrapatu ondoren, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 12:45ean jazo da, Solosoto gunean.

Lan-istripuaren berri izan dutenean, 112-SOS Nafarroa larrialdi zerbitzuko kideak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin gizonezkoa salbatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X