Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orbiso inguruan galdu den espeleologo gasteiztar bat bilatzen ari dira

75 urteko gizonezkoa leize batzuen inguruko ikerketa egiten ari zen, eta baliteke ezbeharren bat eduki izana.

Ertzaintza Gasteizko 75 urteko espeleologo bat bilatzen ari da Orbiso mendiaren inguruan, Kanpezun (Araba).

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gizonaren senide batek salatu zuen atzo desagerpena, eta gaur autoa aurkitu dute aipatu mendiaren magalean.

Gizona leize batzuen inguruko ikerketa egiten ari omen zen, eta Ertzaintzak esan du balitekela gizonak ezbeharren bat eduki izana.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X