Arabako Ospitaleak ohe, operazio-gela eta zerbitzu gehiago izango ditu
Arabako Unibertsitate Ospitalean 60 milioi euroko inbertsioa egingo dute, eta ohe eta ebakuntza-gela gehiago eta zerbitzu berriak izango ditu 2018rako. Gainera, bainuontzia duen erditze-gela bat ere izango du.
Jon Darpon Osasun sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean planaren inguruko xehetasunak emateko. Sailburuak azaldu duenez, Txagorritxun eraikin bat botako dute, eta 2018. urte bukaerarako eraikiko dute berria. Santiago Ospitalean ere berrikuntzak egingo dituzte.
Planaren lehen fasea 2018an amaitzen denean, Txagorritxun 519 ohe izango dira, eta Santiagon, 317. Horrez gain, Santiagon Oftalmologia zentro “handi” bat jarriko dute martxan, Darponen esanetan.
Txagorritxun datorren urtean hasiko dira lanak, hegoaldeko blokea eraitsita.
Aparkalekua egingo dute, eta ebakuntza-gelak, zainketa intentsiboetako unitatea eta dilataziorako eta erditzeko lau gela irekiko dituzte eraikin berrian. Bainuontzia duen erditze-gela bat ere izango du, Debako eta Zumarragoko ospitaleetan daudenak bezalakoa.
Santiagon gaur egun dituzten adina ebakuntza-gela izango dituzte, baina Txagorritxun 22ra igoko da kopuru hori.
Larrialdietarako zerbitzuetan 50 box eta 14 kontsulta-gela egongo dira. Santiagoko larrialdi zerbitzuak mantenduko dituzte eta, ondorioz, herritarrek ospitale batera edo bestera joateko aukera izango dute. Kasu larrienetan, 112 zerbitzuko langileek erabakiko dute nora joan.
Zure interesekoa izan daiteke
Adin txikikoak dituen Donostiako familia baten etxegabetzea aldi baterako geldiarazi dute
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Dei komertzialak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea