Ezbehar larria Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

80 urteko emakume bat hil da, Elorrion auto batek harrapatuta

Biktima Galdakaoko ospitalera eraman dute, baina zauri larriak zituen eta hil egin da.

80 urteko emakume bat hil da astelehen honetan, auto batek harrapatuta, Elorrion (Bizkaia), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 18:30 aldera gertatu da. Opel Corsa batek emakumea harrapatu du. Istripuaren arrazoiak ikertzen ari dira.

Biktima Galdakaoko ospitalera eraman dute berehala, baina zauri larriak zituen eta hil egin da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X