Zirkulazio istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Aulestin, furgonetarekin Lea ibaira erorita

Ezbeharra BI-3447 errepidean gertatu da, San Anton auzoaren parean, Gizaburuagarako noranzkoan.

55 urteko gizonezko bat hil da larunbatean Aulestin (Bizkaia), gidatzen ari zen furgoneta errepidetik atera eta Lea ibaira erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 16:40an gertatu da, BI-3447 errepidean, San Anton auzoaren parean, Gizaburuagarako noranzkoan.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, ibilgailua bidetik atera, ibaira erori eta irauli egin da. Pertsona batek ibaira jauzi egin du eta ezbeharra izan duen gizona uretatik ateratzea lortu du. Hala ere, istripuaren tokira bertaratu diren osasun langileek ez dute gizonezkoa suspertzea lortu, eta haren heriotza ziurtatu besterik ezin izan dute egin.

Gizonezkoa bakarrik zihoan furgonetan.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat atxilotu dute Lezon, eztabaida baten ondoren  establezimendu bateko langilea harrapatzen saiatzeagatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostegun gauerdia pasata deia jaso zuen Ertzaintzak, lokalera joateako eskatuz. Izan ere, gizon bat hiru aldiz saiatu zen establezimenduko langileetako bat autoarekin harrapatzen, lokalaren kanpoaldean. Antza, horren aurretik liskarra izan zuten biek eta langileak bota egin zuen atxilotutako gizona.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X