Adeccoren inkesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Krisi ekonomikoa tratu txarrak salatzeko 'oztopoa' dela diote biktimek

Izan ere, lana ez aurkitzeko eta baliabiderik gabe geratzeko beldurrak salaketa jartzea oztopatzen duela uste dute.
MAM-eko argazkia: biolentzia-matxista_
MAM-eko argazkia: biolentzia-matxista_

Adecco Fundazioak ikerketa bat egin du eta indarkeria matxistaren biktima izan diren 300 emakumeri inkesta egin die. Inkesta horrek agerian utzi du langabezia oztopoa dela indarkeria matxista salatu nahi duten emakumeentzat, hala pentsatzen baitute inkesta-erantzun duten emakumeen % 97ak.

Izan ere, lana ez aurkitzeko eta baliabiderik gabe geratzeko beldurrak salaketa jartzea oztopatzen duela uste dute.

Inkestan parte hartu duten emakumeen % 70ak uste dute enplegu bat lortzea dela bikotearekin amaitzeko irtenbiderik onena, autonomia eta independentzia izateko modua dela argudiatuz.

Horrez gain, lautik baten iritziz, enplegu bat izateak autoestimua hobetzeko eta konfiantza berreskuratzeko tresna egokia da. Bizitza egonkor bat izateko ere balioduna litzateke, % 19aren ustez.

Hala ere, emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko legeak “gogortu” egin behar direla uste du emakumeen % 14ak. % 12a, ordea, hezkuntza hobetzearen alde agertu da eta beste % 4 batek sentsibilizazio kanpaina gehiago proposatu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

marisma txingudi irun
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Padura artifizialak sortu eta etorkizuneko eraikinetako kotak igoko ditu Jaurlaritzak, itsas mailaren igoerari aurre egiteko

Egoerarik okerrenean, itsasoaren maila 0,72 metro igo liteke 2100. urterako. Horrek guztiak zuzenean eragingo die EAEko biztanleriaren % 32ri (700.000 pertsonari baino gehiagori) kostaldean eta bokaletik hurbil dauden ibai haranetako biztanleei. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza onartu du, behin-behinean, Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialari. 

Gehiago ikusi