Itsasadarrean hilda agertutako neskak ez du indarkeria zantzurik
Larunbat honetan Bilboko itsasadarrean hilda aurkitu duten neska gaztearen hilotzak ez du indarkeria zantzurik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Saileko iturriek baieztatu dutenez.
Santanderreko 21 urteko emakume gaztea da hildakoa, eta Zorrozaurre inguruan, aurkitu zuten atzo haren hilotza, hiriko garabiak ibilgailuak utzi ohi dituen tokitik gertu.
Bilboko Udaltzaingoak gertaeraren berri eman zion Ertzaintzari, eta suhiltzaileek gorpua agertu zen lekura gerturatu ziren, hilotza uretatik ateratzeko. Gorpua Bilboko anatomiko forensera igorri zuten, bertan autopsia egiteko.
Ikerketa iturriek jakinarazi dutenez, gaztea lagun talde batekin zegoen Bizkaiko hiriburuan. Gorpua aurkitu dutenean dokumentazioa gainean zuen eta poltsa bat. Poltsa barruan zapata pare bat zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak