2014ko irakurrienen zerrenda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2014an eitb.eus atarian gehien irakurri diren albisteen zerrenda

Euskarazko albisteen irakurleek Gure Esku Dagoren giza katea, Lomce Legea, Hodei Egiluz edo Erregearen abdikazioaren ingurukoak jarraitu dituzte eitb.eus-en albisteen atarian.
Gure Esku Dago
Gure Esku Dagoren giza-katearen zuzenekoa izan da 2014ko irakurriena. Argazkia: gureeskudago

Gure Esku Dago ekimenak antolatuta, giza kate batek Durango eta Iruña batu zituen joan den ekainaren 8an eta ekitaldia unean-unean, zuzenean, jarraitu zuen eitb.eus-ek. Hain justu, zuzeneko kontaketa hori izan da 2014an gehien irakurri den albistea, Google Analytics audientzia neurgailuaren bidez zenbatutako datuen arabera.

Gizarte gaiak izan dira nagusi euskarazko irakurleek gehien ikusitako albisteen artean. Hala, Lomce hezkuntza legeak ekarriko dituen 10 aldaketa nagusiak edo Hodei Egiluz gazte galdakoztarraren desagertzearen ingurukoak bigarren eta hirugarren tokian ageri dira, hurrenez hurren.

2014an gehien irakurri diren albisteen zerrendan bitxikerietarako lekua ere bada. Alaba Facebook bidez topatu zuen amaren istorioa, laugarren postuan dago.

Aurten bolo-bolo ibili diren gaiek isla izan dute eitb.eus-en albiste irakurrienen rankingean. Aipatzeko modukoak dira, Juan Carlos erregearen abdikazioaren albistea eta zuzenekoa edota frankinga zer den azaltzen duen dokumentazio pieza.

2015eko lan egutegiaren,  Eskola Publikoaren Jaiaren eta tabakoaren kontsumoaren ondorioen albisteek osatzen dute euskarazko ikusienenen sailkapena.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X