Hiru haur aurkitu dituzte Oviedon, bakarrik eta desnutrizio egoeran
Polizia Nazionalak Espainia osora zabaldu du Oviedoko etxe batean bakarrik aurkitu dituzten hiru haurren amaren bilaketa. Bizilagunek poliziari deitu ostean, ostiralean aurkitu zituzten adingabeak.
Gizarte zerbitzuek artatu zituzten hilabete baino gutxiagoko, 18 hilabeteko eta hiru urteko haurrak. Desnutrizioa zuten hiruek, baina arriskutik kanpo daude jada.
Emakumeak hainbat egun daramatza desagertuta, eta ez dakite non egon daitekeen. “Bilaketa lanak egiteko zantzurik ez dugu, familia urria baitu emakumeak eta ez dakigu ezer”, adierazi dute polizia iturriek.
Bilaketa lanak Espainia osora zabaldu dituzte, eta atzerrira zabaltzeko aukera ere aurreikusten dute segurtasun indarrek.
“Arrarotzat” jo du egoera poliziak eta arduraz jokatzeko eskaera luzatu du, emakumeari buruz oinarri gabeko zurrumurrurik zabal ez dadin. Adierazi dutenez, “orain gutxi alargun geratu zen emakumea eta hiru haurrekin bakarrik bizi zen”.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak