Bi emakume larri, Gasteizen izandako bi istriputan
Bi emakume, horietako bat adingabea, larri zauritu dira Gasteizen azken orduotan jazotako bi harrapaketen ondorioz.
Bart, 22:00ak aldera, auto batek 15 urteko neska bat harrapatu zuen Zabalgana auzoan, Nazio Batuen hiribidean, 45. zenbakiaren parean. Neska bidea zebrabidetik gurutzatzen ari zen autoak harrapatu zuenean.
Istripuaren ondorioz, larri zauritu zen, eta Santiago Ospitalera eraman zuten, Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Gaur goizean, 08:00ak aldera, Betoño atea kaleko 6. zenbakiaren inguruan jazo da bigarren harrapaketa. Auto batek kalea zebrabidetik kanpo gurutzatzen ari zen 50 urteko emakume bat harrapatu du.
Emakumeak burezurreko traumatismoa du, eta Santiago Ospitalera eraman dute, larri.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon