Bizkaia, zuri-zuri
Albiste gehiago gizartea
Atxilotu bat Donostian, segurtasun langile bati sastakai batekin mehatxatzeagatik eta autoarekin harrapatzen saiatzeagatik
Lekukoen arabera, atxilotuak eraso egin dio Ibaeta auzoko lokal bateko langileari barrura sartzeko debekuaren aurrean.
Osakidetzak gripearen txertaketa kanpaina abiatuko du astelehen honetan 60 urtetik gorakoentzat eta herritar zaurgarrientzat
Osakidetzak 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei ere jarriko die txertoa, eta 2 urtetik gorakoei sudurretik emango die.
25.000 ahatek parte hartu dute Bilboko XIII. Estropatadan
Bilboko Euskalduna zubitik 25.000 ahate bota dituzte, igande honetan. Lasterketa zientziaren eta gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako ikerketaren aldeko sentsibilizaziorako ekitaldi gisa sortu zen 2012an.
Obesitatearen tratamendua goitik behera aldatu duten botika berriak agertu dira azken urteetan
Berez, diabetesari aurre egiteko sortu ziren, baina pisua galtzeko ere eraginkorrak direla erakutsi dute. Baina, nola funtzionatzen dute, eta zein kasutan hartu behar dira? Zalantzak argitzen saiatu gara adituekin.
Bularreko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioa ospatu da Bilbon
Bilbon, bularreko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioa ospatu da igandean, urriaren 5ean. Martxa solidarioa 11:00etan hasi da, Guggenheim museoaren plazatik.
"Salto-saltoka" murgildu da Elgoibar festa giroan, ikastolen alde
Kilometroak jaian zirkuitua, agertokiak eta gunea izan ditu Makusik. Horrez, gain, haur, gazte nahiz helduentzako ikuskizunak izan dira egun osoan zehar Elgoibarren.
Usansoloko herritarrek metroaren geltokia erdigunean jartzearen alde bozkatu dute
% 94,7ko babes zabala lortu du aukera horrek, tren proiektu berrian herri erdiguneko geltoki nagusia kentzeko polemikaren ostean.
Sute bat itzali dute Galdakaon, hondakinak kudeatzeko enpresa baten kanpoaldean
Sua 07:30ean piztu da, Gumuzio auzoan dagoen enpresa batean, kanpoan pilatutako txatarrean. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sugarrak kontrolatzea lortu dute.
"Israelen isolamenduan sakontzea" eskatu du Gernika-Palestina ekimenak
Herri ekimenak azpimarratu du palestinarrei "bakarrik" dagokiela euren herrialdearen etorkizunari buruz erabakitzea. Horrekin batera, Gernika-Palestinak eskatu du bake akordioa egokitzea "berdintasun, askatasun eta duintasun" printzioetara.
Euskal Selekzioaren eta Palestinako selekzioaren arteko partida solidarioa aukeztu dute Gernikan, bakearen alde
Azaroaren 15ean Euskal Selekzioak eta Palestinako selekzioak San Mamesen jokatuko duten futbol topaketa solidarioaren aurkezpena hartu du Gernikako Bakearen Museoak larunbat honetan. Ekitaldian, Gazako genozidioa gelditzeko eskatu dute.