Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako polizia operazioa, Aginagan
Guardia Zibilaren operazioa zabalik dago. Halaber, Eusko Jaurlaritzak 2025-26 denboraldian angula arrantzatzeko ezarritako debekuak indarrean jarraitzen du.
Guardia Zibila angulen legez kanpoko trafikoaren kontrako operazioa egiten ari da Aginagan (Gipuzkoa), Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak baieztatu duenez.
Aurten ez dira angularik arrantzatzen ari Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzak 2025-26 denboraldian angularen kanpaina bertan behera utzi baitu espeziaren egoera "kritikoa" dela argudiatuta.
Ez da angulen trafikoaren aurka Gipuzkoan egin den lehen polizia operazioa. 2023ko maiatzean, beste polizia operazio bat egin zuten Guardia Zibilak, Jendarmeriak, Europolek eta OLAF Iruzurraren aurkako Europako Agentziak Oiartzunen eta Getarian (Gipuzkoa).
Halaber, miaketak egin zituzten Bidaxunen (Lapurdi) eta Landetan.
Guztira, 1,5 tona angula konfiskatu eta 27 pertsona atxilotu zituzten, horietako zazpi, Hego Euskal Herrian.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak