Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-1 errepidea erabat itxita Iruran, garabi bat errepidera erori ostean

Ezbehar horren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira bi norabideetan.

Iruran erori den garabiak ia kamioi bat harrapatu du azpian

N-1 errepidea erabat itxita egon da Iruran (Gipuzkoa), garabi baten besoa errepidera erori ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

11:40an erori da garabia errepidera, baina ez du inor harrapatu. Hala ere, auto-ilara luzeak sortu dira bi norabideetan.

Bitartean, A-15 autobidetik eta Irurako industrialdetik bideratu du zirkulazioa Ertzaintzak. Orduak behar izan dituzte garabia bertatik kentzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X