Burgoseko 12 putzutan 'fracking'a erabiltzeko eskaera aurkeztu dute
BNK Espainia petrolio-enpresak, BNK Petroleum kanadarraren filialak, Burgos iparraldean frackinga erabiltzeko proposamena aurkeztu du. Lurpetik gas naturala ateratzeko, 12 putzutan zundaketak egitea proposatu dute. Troy Wagner BNK enpresak Europarako operazioetarako duen presidenteordeak aurkeztu du egitasmoa, Burgosen bertan.
Wagnerrek azaldu duenez, sei eremutan egin nahi dituzte zundaketak, hiru Urracan eta beste hiru Sedanon, horietako bakoitzean bina zundaketa-putzu jarriko lituzkete martxan. Urraca proiektuaren baitan egin nahi dituzten zundaketek Arabako lur zati bat ere hartuko lukete. Beraz, EAEko eta Gaztela Leongo gobernuei dagokie baimenak ematea.
Wagnerrek adierazi duenez, baimenak lortuz gero, lanak 'pixkanaka' egingo dituzte, 'bata bestearen atzetik'. Izan ere, bere hitzetan, putzu baten analisiak adieraziko du beste putzuaren toki zehatza. 'Proiektuaren helburua Burgos iparraldean gas naturala dagoela baieztatzea da', esan du.
Beharrezkoak diren baimen eta izapide guztiak eskuan izan arte, ez dutela Burgos iparraldean frackingarekin lotutako operaziorik egingo ziurtatu du. Wagnerrek azpimarratu du putzuak egingo dituzten herrietako udalek 300.000 eta 600.000 euro artean jasoko dutela, zerga eta tasa bidez.
Zundaketetan gas naturala atzematen badute, produkzioaren etekinen % 1 lurren jabeentzat izango litzatekeel gaineratu du. BNK enpresaren arabera, irabazi gordina 2 eta 4 milioi euro artekoa izan daiteke putzu bakoitzeko.
Wagnerrek esan du frackinga teknika oso 'segurua' dela eta 'aukera izugarri' bat dela gas naturala izatea lurralde batentzat. BNK enpresaren operazio guztiak legearen barruan daudela azpimarratu du, dagozkien ingurugiro baimen guztiekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Gorenak eutanasia eskaria errekurritzeko eskubidea aitortzen die eskatzailearekin lotura "estua" dutenei
Kataluniako Generalitatearen helegite bat atzera bota du Gorenak. Aita batek bere semeari onartutako eutanasia errekurritzea ontzat eman zuen sententzia batek, eta haren aurka aurkeztu zuen helegitea Exekutibo kataluniarrak.
Maria Ubarretxena: "Azken erabakia FIFArena izango da"
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, FIFAren erabakia 2027ko urtarrilean iritsiko da. Oraindik zazpi hilabete gelditzen diren honetan, lasaitasun mezua zabaldu du.
Arguedasko Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu herrian izandako hilketa matxistagatik
Gainera, elkarretaratzea deitu du arratsalderako, udaletxearen aurrean, hilketa matxista gaitzesteko.
Ebola zer den ulertzeko gakoak
Birus bat da ebolaren eragilea, eta sei mota bereizi dira: Sudan, Zaire, Reston, Cote d'Ivoire (Boli Kosta), Bundibugyo eta Bombali. Txertoek eta onartutako tratamenduek Zaire aldaeraren aurka funtzionatzen dute. Afrikako erdialdea astintzen ari diren Sudan eta Bundibugyo anduiak tratatzeko, berriz, oraindik ez dago txertorik.
Amaitu dira N-1 errepidean, Tolosa parean, bi kamioi matxuratuk eragindako auto-ilarak
Usabalgo industrialde parean hasi eta Alegiaraino iritsi dira, une batez, auto-ilarak. Matxuratutako bi kamioiak elkarrengandik oso hurbil zeuden, eta, ondorioz, errei bat itxi egin behar izan dute.
Jonathan Andic atxilotu dute, Isak Andic Mangoren sortzailearen semea, aitaren heriotzarekin zerikusia duelakoan
Enpresaburua 2024an hil zen, Montserrat inguruan, amildegitik behera erorita. Semea eta biak bakarrik zeuden ezbeharraren unean. Hasiera batean, istripua izan zela uste izan zen eta auzia artxibatu zen. Handik gutxira, baina, zantzu berriak agertu ziren, eta epaileak kasua berriz zabaltzea erabaki zuen.
Zergatik uko egiten diote zenbait hirik Munduko Txapelketaren egoitza izateari? Hauek dira FIFAren eskakizunak
Gijonek, Malagak eta Coruñak, besteak beste, atzera egin dute, antolakuntza- eta inbertsio-eskakizunak zorrotzegiak direla argudiatuta. FIFAk zerga-salbuespena eskatzen du, egoitza izatea errentagarria ez den arren, txosten batzuen arabera.
Gutxienez 3 kilometroko auto-ilarak A-15 errepidean, Andoainen, hainbat ibilgailuren arteko istripu bat izan delako
Errepidea itxita egon da denbora batez istripuaren ondorioz, eta zirkulazio-arazo handiak sortu dira Donostiarako noranzkoan.
Albiste izango dira: Erailketa matxista Arguedasen, zalantzak gizonezkoen futboleko Mundiala hartzeko Bilboren hautagaitzari buruz eta Ebola agerraldia Afrikan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gizon batek bi pertsona hil eta lau zauritu ditu tiroz, El Ejidon
Ustezko egileak bere burua entregatu du. Hildakoak bere gurasoak dira eta zaurituetako adin txikikoetako bat, berriz, 7 hilabeteko bere semea.