Beasainen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak aita-semeak erreskatatu ditu Oria ibaitik

Gertaera 3:20an izan da Beasainen, Zalditurreta kalean. Antza denez, mutikoa ibaian sartu da, eta, handik gutxira, aita ere joan zaio, uretatik ateratzeko asmoz.

Ertzaintzak aita-semeak erreskatatu ditu Oria ibaitik, Beasain parean, Segurtasun Sailetik zabaldu dutenez. Semea hipotermiak jota eta hainbat kolpe hartuta atera dute uretatik.

Gertaera 3:20an izan da, goizaldean, Zalditurreta kalean. Antza denez, mutikoa ibaian sartu da, eta, handik gutxira, aita ere sartu da, semea uretatik ateratzeko asmoz.

Azkenik, Ertzaintzak biak erreskatatu ditu, baina semea artatu behar izan dute, aipatutako hipotermia eta kolpeengatik.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X