39 urteko gizon baten bila dabil Ertzaintza Gernika aldean
Asteartetik desagertuta dagoen 39 urteko gizon baten bila ari da Ertzaintza Gernika aldean, gaur Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Desagertuaren familiak asteazkenean jarri zuen salaketa, eta azkenekoz astearte arratsaldean ikusi zutela esan zioten Poliziari.
Enekoitz Bastegieta Gerrikagoitiak bizikleta denda batean egiten du lan, Gernikan. Astearte eguerdian, bizikletan ibiltzera atera zen eta dendaren erakus leihoan txartela jarri zuen arratsaldeko bostetarako itzuliko zela jakinaraziz.
Iluntzean, dendako pertsiana irekita zegoela ikusi zuten lagun eta senideek. Kezkatuta, Bastegietaren etxera joan ziren, eta desagertutakoaren etxean atea zabalik eta telebista piztuta aurkitu zuten. Gainera, autoa eta bizikleta falta ziren.
Segurtasun Sailak bahiketa baztertu du. Esku-artean duen hipotesi nagusia da mendian bizikletan zebilela ezbeharra izan duela. Lea Artibai eskualdeko mendietan ari dira gaztearen bila.
Ertzaintzak gezurtatu egin du sare sozialetan zabaldu diren berri batzuk: bahitu egin dutela eta zuhaitz batean lotuta aurkitu dutela zabaldu da, baina Ertzaintzak ukatu egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Hasi dira presoak Martuteneko espetxetik Zubietara lekualdatzen
Goizean hasi dira, furgonetetan, presoak Martuteneko espetxetik ateratzen. Gauzak ondo bidean, aste honetan amaituko da lekualdatzea eta kartzela zaharra ekainaren 24an itxiko dute betiko, bertan zeuden 254 presoak Zubietara eraman ostean.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.