Diru-laguntzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bigarren umea duten familien % 65ek 300 euro gehiago jasoko dituzte

Bestalde, lehen seme-alaba dutenentzako laguntzak mantentzen ditu dekretuak. Familien diru-sarreren arabera, 400 eta 900 euro artekoak izango dira.
Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburua. Artxiboko argazkia: EiTB
Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburua. Artxiboko argazkia: EiTB

Seme-alaba bakoitzeko diru-laguntzak arautzen dituen dekretuaren aldaketak datorren asteartean onartuko ditu Eusko Jaurlaritzak, Anjel Toña Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuak gaur iragarri duenez. Toñaren arabera, bigarren umea duten familien % 65ek 300 euro gehiago jasoko dituzte.

Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak Gizarte Politikarako sailburuari galdera egin dio kontrol saioan. Quirogaren hitzetan, familiei laguntzeko politiken aldaketa “atzerapauso bat” da, errentaren arabera banatuko direlako. Hori diru-laguntzen “izaera unibertsalaren” aurka doala deitoratu du PPko ordezkariak.

Dekretuak “errentarik baxuenei mesede” egingo diela azaldu du Toñak, ostera. Dekretuak errenta estandarizatuaren kontzeptua barneratuko du. Errenta altuenen diru-laguntzak murriztuko ditu, sailburuak onartu duenez.

“Seme-alabarengatik diru-laguntza jasotzeko eskubidea ez du inork galduko”, azpimarratu du sailburuak. Aurreneko seme-alaba duten onuradunen % 55ek 900 euro jasoko dituztela uste du Toñak.

Hirugarren umeen kasuan, familien % 75ek gehienezkoa kobratuko dute, zehaztu duenez.

Laguntzak diru-sarreren arabera

Bestalde, lehen seme-alaba dutenentzako laguntzak mantentzen ditu dekretuak. Familien diru-sarreren arabera, 400 eta 900 euro artekoak izango dira, eta bigarren umetik aurrerako baremoak aldatuko dituzte.

Bigarren umetik aurrera, 20.000 euro baino gutxiagoko errenta dutenek 1.800 euro (orain arte baino 300 gehiago) jasoko dituzte, 20.000-30.000 euroko irabaziak dituztenek 1.000 euroko (500 gutxiago) diru-laguntza izango dute eta 31.000 euro baino gehiagoko errenta duten gurasoek 800 euroko (700 gutxiago) laguntza kobratuko dute.

Hirugarren eta ondorengo seme-alaben kasuan, errentarik baxuenek zenbatekoa mantenduko dute (900 euro) eta 20.000-30.000 euro arteko errentena 500 eurora murriztuko dute (600 euro gutxiago), eta baita 30.000 euro baino gehiagoko errenta dutenena ere, 400 euro (700 euro gutxiago).

Zentzu horretan, bigarren seme-alaba dutenei eta errenta baxuenei mesede egingo die dekretuak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X