Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gora Gasteiz: ‘Arrazakeria bultzatzen dutenen aurkako antidotoa gara’

Aniztasuna eta elkarbizitza defendatzeko kalejira batekin agur esango du plataformak larunbat honetan, Gasteizen. Kalejira 13:15ean abiatuko da Foru Plazatik.
MAM-eko argazkia: gora-gasteiz_
MAM-eko argazkia: gora-gasteiz_

Gora Gasteiz herri ekimenak nabarmendu duenez, “arrazakeria bultzatzen dutenen aurkako antidotoa izatea izan da gure funtzioa”. Era berean, etorkinen eta haiek jasotzen dituzten laguntzen inguruan Javier Maroto Gasteizko alkateak sortutako arazoa “artifizialtzat” jo dute.

Radio Euskadin izan dira gaur Miguel Angel Ruiz, Esther Perez eta Iban Zaldua Gora Gasteiz herri ekimeneko kideak, eta orain bost hilabete sortutako ekimenaren inguruko balorazioa egin dute. Alkateak eginiko lehen adierazpenen ondoren, adierazpena oposizio guztiak bizkarra emanaz irakurri izana baloratu dute.

Aniztasunaren alde lan egiteko gogoa Javier Marotok iskanbila eragin zuten adierazpenak egin aurretik zutela nabarmendu dute ekimeneko kideek. “Gasteiz positibo, ireki eta abegitsu bat bultzatzearen aldekoak batzen ditugu”, azaldu dute.

“Euren hiriak irekia izaten jarraitu behar duela uste duten gasteiztar asko dago oraindik ere”, esan dute.

Etorkinen inguruan herritarrek ezinegona duten ere galdegin diete herri ekimeneko kideei, eta horrelako egoerak badirela onartu dute. “Oso orokorra da, eta krisi ekonomikoak eragin du”, gaineratu dute.

“Haztegi bat da, alde zekenena bultzatuta errepikatzen dena. Hala ere, Gora Gasteiztik eman dugun moduko erantzuna izatea antidoto bat da”, esan dute.

Gasteizko alkateak gasteiztar askok sentitzen ez duten “arazo artifizial bat” sortu izana tamalgarritzat jo du herri ekimenak.

Agurra

Aniztasuna eta elkarbizitza defendatzeko kalejira batekin agur esango du plataformak larunbat honetan, Gasteizen. Kalejira 13:15ean abiatuko da Foru Plazatik eta 14:40ean amaituko da Andre Maria Zuriaren plazan.

Gainera, xenofobiaren aurkako beste ekintza batzuk antolatu ditu Gora Gasteizek. Horrela, Matxete Plazan 12:00etan eta 18:00etan Foru Plazan ekitaldiak izango dira, kolektiboak agiri batean jakitera eman duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X