Unibertsitatean sartzeko proba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2.880 ikaslek selektibitatea hasiko dute gaur Nafarroan

Bigarren deialdia ekainaren 24tik 26ra egingo dute. EAEn, hilaren 10etik 12ra egingo dituzte EHUn sartzeko probak.
1.668 (% 57,91) emakumezkoak izango dira, eta beste 1.212ak (% 42,18), aldiz, gizonezkoak. EiTB
1.668 (% 57,91) emakumezkoak izango dira, eta beste 1.212ak (% 42,18), aldiz, gizonezkoak. EiTB

Orotara 2.880 ikaslek Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzeko probak hasiko dituzte gaur. Azterketak Iruñeko eta Tuterako campusetan egingo dituzte, eta ostirala arte iraungo dute.

Hori horrela, iaz baino 162 ikasle gehiagok egingo dute aurten selektibitatea. 2.880 horietatik, 1.668 (% 57,91) emakumezkoak izango dira, eta beste 1.212ak (% 42,18), aldiz, gizonezkoak. 2.114k gaztelaniaz egingo dute, eta gainerako 766k, euskaraz.

Selektibitatearen bigarren deialdia ekainaren 24tik 26ra egingo dute, lehenengoa gainditzen ez dutenentzat edo nota igo nahi dutenentzat.

LOMCEren arabera, unibertsitatean sartzeko proba 2016-2017 ikasturtean desagertuko da. Hortaz, aurtengo deialdia azkenaurrekoa izango da.

Batxilergoaren ebaluazio azterketa sartuko da indarrean orduan. Lehen urtean ez da beharrezkoa izango hori gainditzea titulua lortzeko, baina bai unibertsitatean sartzeko.

EAEn, hurrengo astean

Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) sartzeko azterketak hurrengo astean egingo dituzte, hilaren 10etik 12ra.

Bigarren deialdia uztailaren 8tik 10era izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X