Iñaki Indarten aita inputatu dute hilketa delitu batengatik
Iñaki Indarten aita behin-behineko askatasunean utzi du gaur Iruñeko Argibideetako 4. Epaitegiak. Hala ere, epaileak atxilotua inputatu du hilketa delitu batengatik. 24 urteko gaztea 2008ko martxoaren 9an desagertu zen eta bere gorpua Gazteluko leize batean topatu zuten iragan abenduan.
Kautelazko neurriak hartzeko agerraldia egin du atxilotuak epailearen aurrean. Inputatuak deklarazioa amaitu duenean Ministerio Fiskalak hilketa leporatu dio. Hala ere, aita behin-behineko askatasunean uztea eskatu du Fiskaltzak. Inputatua astelehenero epaitegietan aurkeztu beharko da.
Kautelazko neurriak auto batean hartu ditu magistratuak, Nafarroako Auzitegi Nagusiak agiri batean azaldu duenez. Gaztearen aita epailearen esku utzi dute gaur, iragan astelehenean Legasan atxilotu eta gero. Antza denez, beste hiru pertsonarekin atxilotu zuten, horietako bat guardia zibila. Hirurak libre karguekin utzi zituzten deklaratu eta gero, ustezko estaltzaileak izateagatik.
Sumario-sekretua
Auziari sumario-sekretua ezarri dio epaileak. Gertakariak 2008an jazo ziren. Iñaki Indarten senitartekoek 24 urteko gaztea desagertu zela salatu zuten. Orduz geroztik Legasako gaztea toki ezberdinetan eta baliabide desberdinekin bilatu dute, baina arrakastarik gabe.
Zazpi urte geroago, 2014ko abenduan, Gerra Zibileko fusilatuen gorpuzkiak bilatzen ari ziren espeleologo batzuek gorpua aurkitu zuten Gazteluko leizean, Donamarian (Nafarroa).
Sei hilabete geroago gaztearen aita atxilotu dute krimenaren ustezko egilea delakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Nogen, Janus Lester, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus igoko dira oholtzara EHUk San Mames egingo duen festan
Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu duen gradu eta graduondo amaierako lehen ekitaldi bateratua ekainaren 12an egingo da. Palestinaren aldeko keinu batekin borobilduko dute ekitaldia; palestinarrez osatutako Sol Band taldeko abeslariak hartuko du parte.
Hizkuntza gutxituen irakaskuntzarako estatutua agindu du Frantziako Hezkuntza ministroak
Asanblea Nazionalean gai horren inguruko batzordea gidatzen duten Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek uste dute “aurrerapauso” handiak etorri daitezkeela euskarazko zein bretoierazko hezkuntzari dagokionean.
Igandean irekiko dute A-15 errepidearen azken zatia, Belabietako tunela, Donostiarako noranzkoan
Zortzi urteko lanen eta 95 milioi euroko inbertsioaren ondoren, igande honetan irekiko dute A-15 errepidearen azken zatia, Belabietako tunela, Donostiarako noranzkoan. Gipuzkoako ahaldun nagusiak azpiegitura horren garrantzia azpimarratu du, tunel seguruagoak, adimentsuagoak eta iraunkorragoak baititu.
Zubietako kartzela ekainaren 15ean inauguratuko dute
Espetxea handia eta modernoa da, eta 400 plaza ditu, 360 gizonentzat eta 40 emakumeentzat. Gainera, prestakuntza-tailerrak eta erizainak kontsulta medikoekin ditu, baita kirol- eta kultura-guneak ere. Martuteneko espetxeari dagokionez, eraikina 2027ko lehen seihilekoan eraitsiko dute.
Lukas Agirreren hilketaren akusatu nagusiak "bazekien zer zebilen", drogen eraginez "borondatea mugatua" zuen arren
Auzitegiko medikuak honela definitu du: "hotza, kalkulatzailea eta antisoziala". Gainera, "ezaugarri psikopatikoak izan ditzake". Biktima artatu zuten anbulantziako osasun-langileak hura suspertzen saiatu ziren 35 minutuz, bizi-zantzurik gabe topatu arren.
Jaurlaritzak Bero Plana abian jartzea aurreratu du, tenperatura altuen eraginez
Irailaren 30era arte egongo da indarrean, eta hiru ardatz ditu: eguraldi iragarpenak, osasun zaintza eta herritarrentzako oharrak.
ETS taldeko buru Iñigo Etxezarreta izango da pregoilaria Andre Maria Zuriaren jaietan
Gasteizko Udalak nabarmendu du “musikari, euskarari eta kulturari egindako ekarpena”.
Espetxera bidali dute, behin-behinean eta fidantzarik gabe, emaztea hiltzeagatik Arguedasen atxilotu zuten gizonezkoa
Epaileak erabaki hori hartu du ihes egiteko arriskua handia delako, besteak beste, hilketa delituagatik 25 urtera arteko espetxe zigorra ezarri baitaiteke.
Behin-behinean aske utzi dute Azpeitian haur-pornografiako 110.000 artxibo informatiko zituen 71 urteko gizona
Epaitegian aldian behin eta eskatzen zaion guztietan agertzeko betebeharra ezarri dio magistratuak. Ikerketan baieztatu egin dute atxilotuak aurrekariak zituela halako delituengatik, 2011n eta 2014an ere atxilotu zuten.
19 atxilotu Bilbon eta Donostian, migratzaileak dokumentu faltsuekin erregularizatzeko gestoria-sare batean
Desegindako sareak 5.000 eta 10.000 euro artean kobratzen zien migratzaileei eta lau gestoria daude tartean: bat, Gipuzkoan, eta gainerakoak, Bizkaian. Atxiloketak duela bi aste inguru egin zituzten, migratzaileen ezohiko erregularizazio prozesua baino lehen hasitako operazio baten baitan.