Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat itota hil da Arga ibaian, Uharte parean

Dirudienez, 48 urteko gizonezkoa ibaiaren putzu batean harrapatuta geratu da.
Foru Poliziak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko. Argazkia: EFE
Foru Poliziak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko. Argazkia: EFE

48 urteko senegaldar bat itota hil da Arga ibaian, Uharten (Nafarroa), Zubiondo parean. Foru Poliziak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

Nafarroako Larrialdietarako Zerbitzuek jazoeraren berri izan dute 13:42ean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Dirudienez, gizonezkoa, Uharteko auzokidea, ibaiaren putzu batean harrapatuta geratu da.

SOS Nafarroak anbulantzia bat eta ur-erreskaterako talde bat bidali du bertara, baina ezin izan dute gizona salbatu.

Hildakoaren gorpua Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X